A-daki Taldea

Zer uste zenuten, aurten ez genizkizuela opor on batzuk desioko Adakiren estiloa jarraituz? Ba bai. Historiako iheslaririk ezagunenen paperean murgildu da aurten Adakiko profesionalen komandoa “El Equipo A” telesail mitikoaren remake-a egiteko. Eta bai, batzuk badugu haien tankera bat, bai…

Horrela erabaki dugu denoi opor on batzuk igaro dezazuela esatea. Gu hondartzaren bateko txiringitoren batera goaz misioan. Edozer egiteko gai gara besteei laguntzeko.

Uztailaren 28tik irailera arte egongo gara oporretan. Epe horretan urgentziazko zerbait baduzu, idatzi Adakiko emailera: adaki@adaki.com

Armairu, etxabe eta ganbara bat baino gehiago hankaz gora jarri ondoren, eta Goierriko, Tolosaldeako eta Debagoienako txinoetara eta mozorro dendetara ohiko bisitak egin ondoren, zazpi pertsonaien jantzitegia prest genuen. Bi kilo urre eta krokodriloa barne! Baten batek izan du, eta badu oraindik, Cubako puru originalak erretzeko aukera ere grabaketaren aitzakian.

Ezagun batek Corvette bat duela, bulego ondoan obretan daudela eta hondeatzaile bat badutela, soldadura txinpartak edo esmeril batenak behar ditugula… Ba, benga, grabatzera!

Tolosan eta Ezkion grabaketak, beti gogoratuko ditugun toma faltsuak, pintura beltzarekin eta ezpainetako gorriarekin egindako orbanak (Joana berez ez da horren beltzarana), takoi altuko zapatak, lepoko zapia ez dagoela ondo jarrita… eta barre asko! Azken finean, hori delako garrantzitsuena. Bestela ikusi making of-eko irudiak.

Adaki Komunikazioa osatzen dugun guztiok opor on batzuk igaro ditzazuela desio dugu. Eta Ameriketako ejertzitoa atzetik ez baduzue ere, deskonektatu emaila, sakelakoa eta Whatapp-a. Eta gozatu oporrez. Eta telesaileko intro-ak esaten duen bezala, irailean “arazoren bat baduzu, agian kontratatu ahalko gaituzu”.

Uda zoriontsu bat igaro ezazue.

Irailean izango dugu elkarren berri.

Making Of -eko bideoa ere ikusgai duzue hurrengo estekan: