Adaki eta Fagor Automation, saridunak estatu mailan komunikazio kasu eta praktika onenak aitortzen dituzten Dircom sarietan

adakin brandingean eta komunikazioan gara adituak, eta gure lana saritzen dutenean, emozio handiz partekatzen dugu. Dircom Ramón del Corral saria jaso dugu Krisi Komunikazioaren kategorian, pandemiaren garaian Fagor Automationekin batera garatutako Open To Your World proiektuagatik.

Ilusio berezia egiten digu gure lana Espainian komunikazio kasu eta praktika onenetako bat bezala aitortua izatea, Renault, Ibedrola, Caixabank, Mapfre, Wallapop edo Seat bezalako enpresa eta erakundeekin batera.

Premios Dircom adaki y fagor automation

Quercus eta Series 3 nazioartean merkaturatzeko proiektuagatik aitortza

2020an une batez mundua gelditu zenean, Fagor Automation bi produktu berriren nazioarteko merkaturatzea prestatzen ari zen, Quercus eta Series 3. Asmoa zen mundu osoko sektoreko hainbat azokatan aurkeztea produktuak, baina, krisi egoera berriaren aurrean, ordura arteko planning guztia bertan behera geratu zen, eta Fagor Automationeko eta Adakiko lantaldea irtenbide berrien bila hasi ginen: kanal digitalen bidez, zerotik sortutako komunikazio estrategia batekin, mundu osoko bezero eta bezero potentzialengana iristeko modu berriak bilatu genituen. Horrela jaio zen Open to your world.

Webinar-en eta herrialde bakoitzari egokitutako komunikazio eta marketin estrategia baten bidez, munduko 9 herrialdetan aurkeztu ziren produktu berriak: Espainian, Italian, Alemanian, Portugalen, Brasilen, Taiwanen, Japonian, Korean eta Txinan.

Bideo honetan laburki azaltzen dugu zertan datzan egin genuen proiektuak.

Mila esker Fagor Automation-i gugan jarritako konfiantzagatik eta  Dircom Komunikazio Arduradunen Elkarteari saria emateagatik. Lan gogorrak beti ematen du bere fruitua!