adakik Gaitu, adimen artifiziala euskaraz elikatzeko ekimena bultzatzeko kanpainaren aurkezpenean parte hartu du aste honetan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin, Nafarroako Gobernuarekin, Donostiako Udalarekin, Librezale taldearekin eta beste eragile batzuekin batera.
Aretora sartzean: animazio-bideoa
Ekitaldia antolatzeaz arduratu gara Gaitu kanpaina aurkezteko, Tabakalerako 2deo aretoan, euskarazko teknologia berrien trebakuntzaren alde egiten duten beste lagunekin batera. Ekitaldia janzteko, bideo batzuk sortu ditugu eta saioa ikus-entzunezko bi lanetan jaso dugu.
Publikoa aretora sartzen zen bitartean, bideo bat entzun eta ikusi ahal izan zuen, ekimenaren bidez jasotako grabazio errealen audioekin eta Gaitu logoan oinarritutako animazio batekin egina:
Zerbitzuak.
Diseinu grafikoa
Ekoizpena
Ekitaldien antolaketa
Bideoak eta argazkiak sortzea
Komunikazioa
Ekitaldi hasiera: adimen artifizialarekin sortutako bideoa
Pilar Kaltzada aurkezlea ekitaldia aurkezten hasi baino lehentxeago, adimen artifizialarekin sortutako Gaituri buruzko bideo hau proiektatu genuen:
Gaitu kanpaina iragartzeko ekitaldiaren laburpena
Gaitu aurkezpenean, euskarazko adimen aritifikala elikatzeko lanean urteak daramatzaten hizlariak izan genituen. Marko Txopitea Librezale taldeko kidearekin hasi zen saioa eta ondoren Bingen Zubiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Ana Ollo Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara sailburuak, Edurne Otamendi Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuko zuzendariak eta Bagera elkarteko Mikel Irazustak hartu zuten hitza.
Ekitaldia borobiltzeko: Catering-a
Gaitu kanpainaren aurkezpen ekitaldiaren ondoren, Gureak taldeak prestatutako catering-arekin gozatu ahal izan genuen.
Antzeko proiektuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, edo gure zerbitzuei buruz gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:
Related Posts:
- Ekitaldi Baterako Estrategia Onenaren Saria jaso dugu Publifestival sarietan saritu gaituzte Ekitaldi Baterako Estrategia Onenaren Sariarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz III. Foroaren ekoizpen eta antolaketagatik. Jaialdi ezaguna da Publifestival, nazioarteko ideia…
- Dirulaguntzak euskal enpresen nazioarteko jarduera… Bi aukera nagusi aurkeztu nahi dizkizugu zure enpresarentzat: Sakondu 2023 eta Zabaldu dirulaguntzak, SPRI Enpresa-Garapenerako Euskal Agentziak eskainiak. Prest zaude euskal enpresentzako laguntza ekonomiko baliotsu…
- Etorkizuna Eraikiz III Foroaren ekoizpena eta antolaketa Todos los detalles son importantes para el éxito de un evento El foro Etorkizuna Eraikiz es una iniciativa de la Diputación Foral de Gipuzkoa y…
- Digitalizatzaileak gara Kit Digital laguntza-programan Gaur egun, eraldaketa digitala beharrezkoa da enpresa guztietan, eta adaki eragile digitalizatzailea gara Acelera Pyme-ren Kit Digitala programaren baitan, enpresa txiki eta ertainen digitalizazioa sustatzeko…
- Enpresa txikiak digitalizatzeko laguntzak 3 eta 10 langile arteko enpresa txikiak digitalizatzeko laguntzen bigarren deialdia argitaratu du Gobernuak. Enpresa txiki eta ertainak digitalizatzeko 6.000 euroko laguntza Laguntza 6.000 €-koa…
- City branding: nortasun propioaren indarra Itxi begiak eta imajinatu New York segundo batez. Ziur aski Askatasunaren Estatua edo Central Park etorriko zaizkizu burura. Hala ere, Sagar Handia inoiz zapaldu ez…
- Adaki eta Fagor Automation, saridunak estatu mailan… adakin brandingean eta komunikazioan gara adituak, eta gure lana saritzen dutenean, emozio handiz partekatzen dugu. Dircom Ramón del Corral saria jaso dugu Krisi Komunikazioaren kategorian,…