“Potorro” gourmet produktuak eta naming-aren boterea

“Potorro, gatz eta piperdun kontserbak”. Horrela aurkezten da gourmet eta delicatesen produktuak online saltzen dituen denda bat, lehenengo unetik argituz xalo-xalo Potorro: gatza zerbitzatzeko ontzia dela, hiztegiaren arabera.

Wikzionarioak dio kontzeptuaren etimología ezezaguna dela baina zerikusia izan dezakeela “txirla” hitzarekin. Politikoki zuzenak izateko dugun obsesioa hankaz gora bota du konpainia honek. Baina… bere marmeladak ahoz-aho ibiltzea lortu du, sare sozialak irakinduz. “#SienteElSabor de un buen Potorro en tu boca! Prueba un @PotorroGourmet” gisako leloekin, markak erakutsi duen ausardia arrakastaren giltzarri bihurtu da.

Gehiegitan gutxietsi ohi dugu naming-aren boterea eta are eta gutxiagotan, humorearena. Egin behar denaren adibidea da, nola ez, marmeladak izenaren parekoak badira behintzat.

Distortsioa buruan dugu jaun-andreok.