Etorkizuna Eraikiz III Foroaren ekoizpena eta antolaketa

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kursaaleko Etorkizuna Eraikiz ekitaldiaren ekoizpenaz, diseinuaz eta materialez arduratu gara.

Etorkizuna Eraikiz III Foroaren ekoizpena eta antolaketa

Xehetasun guztiak dira garrantzitsuak ekitaldi baten arrakastarako

Etorkizuna Eraikiz foroa Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimena da, Gipuzkoaren etorkizuneko erronkak gizartearekin partekatzeko eta horiei buruz gogoeta egiteko. Horretarako, hitzaldiak antolatzen dira Kursaalean, foro bakoitzeko gaietan adituak diren pertsonekin.

Zerbitzuak

Diseinu grafikoa
Ekitaldien antolaketa eta ekoizpena
Hospitality

Erronka.

III. Etrokizuna Eraikiz Foroa diseinatu eta antolatzea Kursaalean. Ekitaldira 260 pertsona bertaratu ziren eta streaming bidez ere emititu zen, hiru hizkuntzatan itzulita: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Hitzaldian parte hartu zuten Albert Fert Fisikako Nobel saridunak, Cristina Monge politologo eta Zaragozako Unibertsitateko irakasleak, Markel Olano Diputatu Nagusiak, Agustín Erkizia Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek.

Konponbidea.

Astebete besterik ez genuen ekitaldia antolatzeko eta dena behar bezala aterako zela ziurtatzeko. Lehenik eta behin, online bidaltzeko eta eskura emateko gonbidapen bat diseinatu genuen, Etorkizuna Eraikiz markaren estetika eta irudia mantenduz.

Ondoren, ekitaldiaren gidoia eta eskaleta egin genituen, eta hizlari bakoitzaren eta gainerako partaideen hitz egiteko denborak zehaztu genituen, baita horien beharrak ere (mikrofonoak, pantailak…). Foroaren eszenografia diseinatu eta behar materialak Kursaalarekin koordinatzea zen hurrengo urratsa. Hitzaldian pantailetan eta streamingean proiektatzeko euskarriak ere diseinatu genituen.

Eskaleta tekniko bat sortu genuen talde tekniko guztiarentzat: kameralariak, errealizadoreak, soinu eta argiztapeneko teknikariak, etab.

Egun handia iristerako, prest genuen dena. Ekitaldia baino lehen entsegu bat egin genuen. Kursaaleko ateak ireki eta itzulpenak entzuteko gailu bat eman zitzaien hala eskatzen zuten entzuleei, eta eserlekuetan lekua hartzen ari ziren bitartean, hizlariak VIP gela batean zeuden azken uneko prestaketa lanak egiten.
Agertokiko argiak piztu bezain laster irten zen aurkezlea eta hasi zen Etorkizuna Eraikiz egitasmoko III. foroa. Dena aurreikusi bezala irten zen, eta arrakasta handia izan zuen ekitaldiak.

Antzeko proiektuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, edo gure zerbitzuei buruz gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:

    * Erabilera baldintzak onartzen ditut.

    Newsletterrera harpidetzea onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua