Ekitaldi Baterako Estrategia Onenaren Saria jaso dugu

Publifestival sarietan saritu gaituzte Ekitaldi Baterako Estrategia Onenaren Sariarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz III. Foroaren ekoizpen eta antolaketagatik.

Jaialdi ezaguna da Publifestival, nazioarteko  ideia sortzaile eta originalenak saritzen baititu urtero. Hemen ezagutu ditzakezu Etorkizuna Eraikiz III. foroan adakik egindako lanaren xehetasunak. 

adaki, branding agentzia sariduna

Adaki diziplina anitzeko branding agentzia da, eta komunikazio zerbitzu integrala ematen die bezeroei duela 25 urtez geroztik.

Hainbat erakunderen bidelagun izateaz gain, enpresa industrialekin eta enpresari txikiekin ere egiten du lan, eta Publifestivaleko saria ez da azken urtean adakik jaso duen sari bakarra: 2022an adakik Dircom sari ospetsua jaso zuen Krisi Komunikazioaren kategorian Fagor Automationekin elkarlanean, Quercus eta Series 3 nazioartean merkaturatzeko proiektuagatik.

Hemen ezagutu dezakezu proiektu hori sakonean, eta hemen adakik brandingaren eta komunikazioaren arloan egindako proiektuak.

Eskerrik asko Gipuzkoako Foru Aldundiari ekitaldiaren antolaketarako gugan jarritako konfidantzagatik. Eta mila esker Publifestival sariagatik. Lanean jarraituko dugu!