Zer egin Enployer Branding deritzana hobetzeko?

Giza kapitalaren fidelizaziorako edo Employer Branding deitzen zaiona hobetzeari gero eta garrantzia gehiago ematen diote etengabeko hobekuntzan murgilduta dauden enpresak.

Faktore garrantzitsua da marka bera indartzeko, erakundearen fama hobetzeko, suspertzeko.

Nola erakarri benetan talentua duen jendea enpresara?

Zeintzuk dira faktore erabakiorrak lanerako enpresa bat edo bestea aukeratzerakoan?

Enpresa estrategiaren baitan Employer Brandinga sartu duten enpresek itzulera duen kudeaketa politika dela ikusiko dute.

Orokorrean, marketing eta komunikazio sailek kanpora begirako ekintzak abiatzen dituzte. Enplegatzailearen erreputazioa, ordea, barne komunikazioarekin uztartu behar da.

employer branding

Enplegu-emaile gisa brandinga zaintzeak esan nahi du langileriaren aurrean jarrera positiboa mantentzea eta alde bientzat probetxugarriak diren neurriak hartzea.

  • Lana eta familiaren arteko kontziliazioa ahalbidetzea
  • Ordutegi malgua eskaintzea
  • Lorpenak aintzat hartzea, esker ona azalduz langileei
  • Erantzukizun Sozial Korporatiboa bere gain hartzea
  • Gardena izatea informazioa ematerakoan

Langileak pozik baldin badaude, duten hoberena emango dute. Enpresaren balio nagusia bere giza kapitalean datza. Lan taldearen konpromisoa eta enpresa jakin bateko kide izateak sor dezakeen harrotasun sentimendua lantzekoak dira. Ez dira doakoak. Baliabideak bideratu behar dira estrategia hau ahalbidetzeko.

Brandingak zirrikitu eta lan-eremu asko ditu. Baina helburua bakarra da: enpresaren irudi korporatiboa hobetzea barrutik eta kanpotik.