Google-ek zigortu egingo ditu mugikor eta tabletetarako egokitu gabeko webguneak

Webgunea egokituta duzu mugikor eta tabletetan behar bezala ikusteko? Erantzuna ezezkoa baldin bada, komeni zaizu jakitea Googlelek zigortu egingo zaituela. Zer esan nahi du horrek? bilatzailean zure webguneak duen postua edo posizionamendua galduko duela, lehenengo emaitzetatik zure webgunea desagertaraziz.

Google-ek eman du abisua. Eta data ere jarri du zigorra saihestu nahi dutenei aurre hartzeko aukera emanez.  Apirilaren 21etik aurrera, smarthphone eta tabletetarako optimizatu gabeko webguneak ez dira erabiltzaileen begietara hain erraz iritsiko.

Google-ek erabiltzaileen esperientzia lehenetsi izan du beti eta neurri honekin bere horretan mantentzen dela erakusten du. Posizionamenduari begira, SEO (Search Engine Optimization) deitzen zaio webgunearen egitura eta orrialdeak optimizatzeari bilatzaileetan lehenengo emaitzetan agertzeko helburuarekin.

Komunikazioak bisibilitatea eskatzen du. Enpresek euren burua ezagutarazteko edota produktuak eta zerbitzuak saltzeko ezinbestekoa dute bilatzaileetan lehenengo emaitzen artean agertzea. Horrek lana eskatzen du. Baina Google esker onekoa da. Erabiltzaileek begi onez ikusiko duten edozer baloratu egiten du. Aldiz, erabiltzaileen esperientzia negargarri bihurtzen duen webgune bat baldin badago, desagerrarazten ahaleginduko da.

Apirilak 21. Gainean dugu.

Google-ekin ondo eramatea nahi baduzu, begiratu etxeko lanak eginda dituzun.

Eta lasai ez bazara geratzen, deitu azkar Adaki Komunikaziora!

Posicionamiento web-SEO