Sormenak Lanarekin Topo

Gaur posta bidez ohiko gutun-azal bat iritsi zaigu, kanpokaldean betiko BIC boligrafo baten irudia inprimatuta zuelarik. Ireki eta irudiko boligrafo bera zegoela ikusi dugu, oraingoan fisikoki. Barruan paper zati bat zeraman biribilduta. Paper horretan URL bat irakur zitekeen bere curriculuma deskargatu ahal izateko.

creatividad

 

Oso originala iruditu zaigu eta horregatik lagundu nahi diogu Javierri bere curriculuma zabaltzen.

Norbaitek editore, errealizadore, videogile, argazkigile edo diseinatzaile baten beharra baldin badu, klikatu hemen:
http://tinyurl.com/ndxzk8c

Zorte on Javier!