Publizitate eraginkorra kalitatezko irakaskuntzarentzat

Publizitate eraginkorra kalitatezko irakaskuntzarentzatKalitatezko hezkuntza zentroak jakitun dira zer nolako balioa duten irakaskuntza ereduek, dedikazioak edota irakaslegoaren konpromisoak. Alabaina, hori guztia ez zaio sarritan gizarteari helarazten. Brandinga, hezkuntza zentro baten markaren proiekzioa, ez da aintzat hartzen ikasle berriak erakartzeko orduan. Espezializaturiko komunikazio kabinete baten lanak aukerak hobetu ditzake eta identitatea sendotu.

Publiko objektiboarengana iristea, ikasleen ama eta aita potentzialengana, markaren identitatea berdefinitu eta optimizatzeko egin daitezkeen aldaketekin has daitekeen lana da.

Branding eraginkorra deitu diezaiokegu. Logotipoak eta informazio liburuxkak egokitzeaz, seinaleak hobetzeaz, lelo bereizgarriak sortzeaz, weberako publizitatea lantzeaz edota eskola garraioaren errotulazioa diseinatzeaz ari gara. Zertarako? Markaren bisibilitatea indartzeko proiekzio positiboa eraikiz. Ikus dezagun zatika eta xehetasunez alderdi bakoitza:

  • Logotipoak eta leloak. Logotipoa tresna ona da eskola baten marka merkaturatzeko. Erraza eta berehalakoa da logoaren eta hezkuntza zentroaren arteko lotura egitea, ondo diseinatuta badago, baloreak transmititzen baditu eta interpretatzeko erraza bada. Paperetan, seinaleetan, ibilgailuetan… ikusiko da.
  • Eskolako garraioak badu alde on bat. Gurasoak ibili ohi diren toki beretsuak zeharkatzen ditu aukera berriak eskainiz. Publizitate mugikorra da. Autobusetan txertatuta doanean, benetako esperientzia gisa azaltzen da ikasleen interakzioari eta zerbitzuaren kalitatea ageriko egiteari esker. Ikastetxeak identifikatzeko ibilbide ezberdinetan zehar erabiltzen diren seinaleak bisibilitate bera eskaintzen dute, baina hezkuntza komunitatea fisikoki kokatzera bideratuak daude.
  • Web gunea. Ondo diseinaturiko eta egituraturiko web gune batek hezkuntza komunitateari erantzunak emateaz gain, ez du alde batera utzi behar zentroaren proiekzioa ikasle berriak erakartzeari begira. Diseinua koloreen definizioarekin hasten da, baloreak helarazten dituzten irudien sailkapenarekin eta egunerokotasunean bizi den errealitatera hurbilduko gaituzten testuekin. Erantzun argiak eskaini behar zaizkie ikastetxea hautatze bidean dauden gurasoei. Horretaz gain, nabigazio intuitiboaren aldeko apustua egin behar da sarritan eguneratuz, ahalik eta informaziorik berriena eta esanguratsuena emateko modu dinamikoan eta sare sozialen babesarekin.

Espezializaturiko marketingaren baitan gauzaturiko ekintza hauekin lortzen dena da modu natural batean publiko objektiboarengana heltzea, aita-amena. Familiak hartzen duen erabaki garrantzitsuenetarikoa da, seme-alabak hezitzeko tokia aukeratzea. Ezinbestekoa euren etorkizunerako.

Eta konprometituriko eta kalitatezko hezkuntza zentro batentzat, bide berri hau komunikazio agentzia baten aholkularitzarekin has daiteke. Jarri harremanetan gurekin, Adaki Komunikazioa-rekin.