Lazkaoko Udaletxerako Whatsapp Kanpaina

Administrazioa eta herritarraren arteko komunikazioa gero eta hurbilago eta gardenago egiten ari da.

Bide horretan, eta herritarrak informatuta edukitzeko helburuarekin Lazkaoko Udalak azkarra, erosoa eta zuzena den komunikazio kanal berria jarri du abian: WhatsApp bidezko komunikabidea.

Irudi korporatiboa sortu dugu.

Lazkao whatsapp logo
Lazkao whatsapp logo

Difusio zerrenda bat sortu da. Horretarako, komunikazio kanalaren parte izan nahi duten herritarrei bere telefono zenbakia erabiltzeko baimena eskatu zaie.

Etxeetara esku-orri bat igorri zen eta web-plataforma zabaldu, zerbitzuari buruz informatu eta izen-emateko aukera eskainiz.

Lazkao whatsapp folleto exterior
Lazkao whatsapp folleto interior

Udal informazioa ‘zabalkunde zerrenda’ lan tresna erabiliz helarazten da. Erreminta honekin inork ezin du hartzaileen zerrenda kontsultatu eta mezua udal mugikor zenbakia kontaktuen zerrendan gordeta duten hartzaileek soilik jaso dezakete.

Lazkao whatsapp Caja

Astean behin WhatsApp buletina igortzen da aste horretako albiste eta agendako ekitaldiekin, eta larrialdi egoeretan abisuak zabaltzeko erabiltzen da.

Udalaren eta lazkaotarren arteko komunikazioa hobetu da. WhatsApp mezu sareak dituen abantailez baliatu da horrela: azkartasuna, zuzena, pertsonalizatua, eraginkorra….

Aukera paregabea dugu eskuartean, herritar ororen mugikorretan. Planifikatu, abian jarri eta edukiak zabaltzea besterik ez da geratzen.