NDT Lab gune berriaren irudi korporatiboa eta komunikazio aholkularitza

Goierri Eskolak martxan jarri duen NDT Lab gune berrirako irudi korporatiboa sortu dugu eta irekiera ekitaldiko komunikazioaz arduratu gara.

Irudi korporatiboa eta logotipo berria

Goierri Eskolaren irudi korporatiboak dituen zirkunferentziak oinarri hartuta egin dugu logotipo berria. Zirkunferentziek Goierri Eskolaren zerbitzu eskaintza adierazten dute, eta bide batez, Goierrin duen kokapena. Hala, NDT gunea ere eskolaren zerbitzu bat denez, kolore korporatiboa duen zirkunferentzia bat txertatu dugu, dena modu integralean batzeko.

Logotipoa hainbat euskarritan erabiliko da: guneko arduradunen email sinaduretan, paperezko euskarrietan, marketin kanpainetan, komunikazio kanpainetan… eta espazioaren identifikagarri den panelean zein laborategiko sarrera eta irteera ateetan.

imagen corporativa y logotipo

 

Komunikazio aholkularitza zerbitzu integrala

Irudia sortzeaz gain, NDT Lab gunearen irekiera ekitaldiko komunikazioaz ere arduratu gara. Goierri eskualdeko enpresetako ordezkariei gunea erakusteko ekitaldia egin zuen Goierri Eskolak, eta ekitaldi hori gizarteratzeko, komunikazio aholkularitza zerbitzu integrala emateaz gain, euskarri komunikatiboak prestatu ditugu, komunikabideekin harremana landu dugu, eta ekitaldian bertan komunikabideei harrera egin diegu, haien beharrei eta Goierri Eskolaren interesei erantzunez, komunikazio korporatiboa lehenetsiz.

komunikazio aholkularitza

komunikazio aholkularitza

Honako ekintzak egin dira komunikazio kanpainan:

  • Aholkularitza komunikatiboa ekitaldiaren zabalpenerako
  • Newsletterren bidalketarako aholkularitza Goierri Eskola marka indartzeko
  • Prentsa oharraren prestaketa eta koordinazioa
  • Komunikabideekin harremana eta koordinazioa
  • Ekitaldiaren jarraipena (ekitaldiko argazkiak atera, webgunerako eta sare sozialetarako prestatu…)

Zure komunikazio estrategian laguntza behar baduzu, jarri gurekin harremanetan: