Debabarrenako marka eta irudi korporatiboaren garapena

Irudi korporatiboak erakundearen balio multzoa, haren nortasuna eta jarduteko modua islatzen ditu. Bistan da zaintzea oso garrantzitsua dela, jendeak enpresari edo erakundeari buruz duen pertzepzioa elikatzen baitu.

Irudi korporatiboaren bidez, publikoa gure erakundearen filosofiarekin eta eraiki dugun markarekin identifikatuta sentitzea lortzen da. Irudi korporatiboak markaren koherentzia bisual eta komunikazionala sortzen du, bezeroek lehiakideen artean marka erraz identifika dezaten.

Irudi korporatiboa zaintzen duen enpresa batek xehetasun guztiak hartzen ditu kontuan, eta horrek jendearen konfiantza areagotzeaz gain, profesionaltasun-sentsazioa transmititzen du.

Ezinbestekoa da irudi korporatibo eta marka zaindu bat izatea, erraz identifikatzeko modukoa eta gure ekintzekin koherentea; izan ere, irudi negatiboa izanez gero, nekez fidatuko da jendea zure produktu edo zerbitzuarekin.

Debabarrena imagen corporativa

Adakik Debabarreneko Mankomunitatearen marka eta irudi korporatiboa garatu ditu. Erakundeak etapa berri bati ekin dio eta bere balioak eta helburuak irudi korporatibo eguneratu batean islatu nahi izan ditu.

Deba-Barrena (Deba + Barrena) hitzak dituen bi kontzeptuen batura adierazten duen logo berria sortu dugu, eta, hori oinarritzat hartuta, Debako d eta Barrena-ko b hizkiak batzen ditu. Kolore berdea da irudi korporatibo berriaren funtsa, Debabarrenako Mankomunitatearen filosofiaren oinarri diren natura eta ekologia balioak indartzeko.

Logotipoa lelo edo tagline batekin batera doa: “Denona da, izan garbi”.

Irudi berria aurkezteko, bideo korporatibo hau sortu genuen, marka berriaren balio guztiak islatzen dituena: profesionaltasuna, gardentasuna, ekologia, erantzukizuna eta modernotasuna.

Hauek dira irudi korporatiboaren aplikazio posible batzuk:

Irudi korporatiboaren roll up-a Markaren katilu korporatiboa Markaren koaderno korporatiboa Markaren egutegi korporatiboa Markaren pen drive korporatiboa Markaren koaderno korporatiboa

Gehiago jakiteko, jarri gurekin harremanetan hemen.