Marken potentzial guztia garatzen dugu branding-estrategia eraginkorrak diseinatuz eta markarekin lotutako guztia kudeatuz.
Enpresa baten branding-estrategia kudeatzeak esan nahi du bere markarekin edo markekin lotutako jarduera guztiaren ikuspegi zabala izatea, eta inplikatutako aktibo guztiak kudeatzea, hala nola:
Irudi korporatiboa
Irudi korporatiboa honako hauen bidez transmititzen da: web-orria, enpresak egiten dituen komunikazioak, barne-dokumentuak, newsletterrak, aurkezpen komertzialak, ekitaldiak, kanpainak, euskarri grafikoak eta ikus-entzunezkoak.
adakik enpresarekin lotutako komunikazio-material guztiak sortu, diseinatu, kudeatu eta kanal egokien bidez zabaltzen ditu, marka-irudia indartzeko.
Komunikazioa online eta offline
Komunikazio-kanal egokienak hautatzen ditugu, eta bakoitzarentzako edukiak idatzi eta sortzen ditugu. Hedabideekiko eta beste erakunde batzuekiko harremana kudeatzen dugu, web orrian SEO posizionamendua lantzen dugu eta sare sozialetarako eta Linkedin-erako estrategiak garatzen ditugu. CRMen kudeaketan esperientzia dugu (komunikazioak, aukera komertzialak, dokumentazioa... kudeatzeko balio duten enpresa-softwareak).
Marketing estrategiak online eta offline
Marketin-kanpainak diseinatu eta gauzatzen ditugu online eta offline, eta mota guztietako publizitate-aktiboak kudeatzen ditugu. Online (Google Ads, Facebook Ads, Linkedin Ads) eta offline (hedabideetan argitalpenak…)
Ekitaldiak eta azokak
Ekitaldi korporatiboak oso modu eraginkorra dira enpresaren markaren ospea handitzeko eta networking egiteko, baita azokak ere. Ekitaldien ekoizpenaz arduratzen gara eta azoketarako standak eta aurkezpenak ere diseinatzen ditugu.

Zure markaren identitatea definitu eta eraikitzen dugu. Bakarra eta bereizia.