Sormenak Lanarekin Topo

creatividadGaur posta bidez ohiko gutun-azal bat iritsi zaigu, kanpokaldean betiko BIC boligrafo baten irudia inprimatuta zuelarik. Ireki eta irudiko boligrafo bera zegoela ikusi dugu, oraingoan fisikoki. Barruan paper zati bat zeraman biribilduta. Paper horretan URL bat irakur zitekeen bere curriculuma deskargatu ahal izateko.
Oso originala iruditu zaigu eta horregatik lagundu nahi diogu Javierri bere curriculuma zabaltzen.
Norbaitek editore, errealizadore, videogile, argazkigile edo diseinatzaile baten beharra baldin badu, klikatu hemen:
http://tinyurl.com/ndxzk8c

Zorte on Javier!

Ez dago iruzkinik

Iruzkin bat argitaratu