Adaki Publifestival Nazioarteko Jaialdian saritua izan da Pieza Grafiko Onenarengatik

Adaki Publifestival Nazioarteko Publizitate Sozialaren Jaialdian saritua izan da “Kontuan izan” kanpainarako garatutako irudi grafiko onenarengatik. Saritutako lana Begisare-Erretinosi Pigmentarioak eragindakoen Gipuzkoako elkarteari egin zitzaion.

Palmaresean Kontzientziaziorako Kanpo Irudi Grafiko Onenaren kategorian gailendu gara.

Saritutako irudi grafikoa eta garatutako bertsio ezberdinak egunotan Gipuzkoako hiriburuko markesinetan ikus daiteke “Kontuan izan” lelopean. Ikusmen arazoak dituzten pertsonak aintzat hartzeko sentsibilizazio kanpainarako egindako irudia da. Helburua da herritarrak ohartaraztea ikusmen murritza duten pertsonak badaudela eta kontutan izan behar direla izan ditzaketen zailtasunak

premio publifestival 2016

Adakin Kreazio Zuzendari eta Proiektuen buru den Andoni Larrañagaren hitzetan, “sari batek beti ateratzen du irribarrea. Eta kasu honetan gehiago, zeren Begisarekin partekatzen dugu saria. Urte asko daramatzagu elkarlanean elkartearekin, alor publizitarioa eta soziala uztartuz. Baina egia da ikuspuntu grafikotik eta komunikatibotik ondo egindako lana dela. Usted dut esku artean genuen briefingari ondo erantzun diogula eta medioen plangintzan ere asmatu dugu mezua zabaltzeko orduan, hori da eta azkenean balekoa dena. Sariak emango dizkizute baina kanpainak bere helburua ez badu lortzen, ez du ezertarako balio”.

Adaki komunikazioa Publifestival Nazioarteko Jaialdian saritua izan da Pieza Grafiko Onenarengatik

Aipatu irudi grafikoa kanpaina zabalago eta globalago baten baitan sartzen da.“Ikusmen murriztua dut”  lelopean garatu dugun kanpainaren baitan, alegia. Hor landutako ekintza plana aurrera eramateko, besteak beste, adakik bereizgarri bat diseinatu zuen ikusmena kaltetua duten pertsonak ezagutu ahal izateko, haien autonomia areagotzen laguntzeko xedez. Halaber, mezuaren zabalkuntza indartzeko webgunea ere sortu zuen.

Ildo horretan, Publifestival publizisten eta komunikazio agentzietako profesionalen erakusleihoa da eta ez dute bistatik galtzen. Ez du alferrik  prestigiodun epaimahaia. Azken edizioan epaimahaiaren buru Luis Bassat izan da, nazioartean ezaguna.