Ikastetxeetan matrikulatzeko publizitate-kanpaina

Ikastetxeetan matrikulatzeko publizitate kanpainak ezinbestekoak dira ikasle potentzialen arreta deitzeko. Adakik Tolosako Orixe institutuaren aurrematrikula epearen berri emateko publizitate kanpaina bat garatu du. #NikEreBatxilergoaOrixen lelopean, bideo promozional erakargarri bat, webgunerako bannerra eta komunikabideetarako iragarkiak diseinatu eta gauzatu ditugu.

“Gazteen etorkizuna lantzen” da kanpainaren claima, ikastetxearen zerbitzu eskaintza ezagutzera emateko. Publizitate planaren targeta batxilergoa egin behar duten gazteak dira; ondorioz, produktu promozionalak haiengana zuzenduta daude estrategikoki.

Orixe banner matrikulazioa
Baner Campaña de publicidad 01
Baner Campaña de publicidad 03
Baner Campaña de publicidad 02
Baner Campaña de publicidad 04