Urola Garaiko Mankomunitatea + UGGASA-rentzat marka familia berria
Urola Garaiko Mankomunitateak eta UGGASAk marka familia berria dute, lan esparru guztiak aterki berdinaren azpian kokatuz. Burutük egindako irudi berrituaren garapena egin dugu adakin, markari balioa emateko eta marka horri lotutako aktiboak optimizatzeko.
UGGASAk garapena esan nahi du, eta hori bera irudikatzen da marka familia berrian ere: UGGASAren kolore korporatiboan oinarritutako eta goranzko norabidea adierazten duten bi gezi urdin.
Marka irudi berria definitu ondoren, irudi horren erabilera zehazten duen eskuliburu korporatiboa garatu da; mankomunitateak antolatutako eta egindako ekintzetan, ekitaldietan, bileretan eta bestelakoetan markaren hedapena ahalbidetzen duten euskarriak ere diseinatu dira.
Familia marka berria eta eta imagotipo berria ere adakik UGGASArentzat garatu duen webgune berrian ere txertatu dira.
Azaldutako proiektu hau adibide on bat izan daiteke ikusteko marka baten esentziak nola eragin dezakeen zure markarengan, edo sektore berdinean mugitzen diren gainontzeko marken artetik nola bereiztu zaitezkeen ikusteko.
adaki adimen artifiziala euskaraz elikatzeko Gaitu… Ekitaldia antolatzeaz arduratu gara Gaitu kanpaina aurkezteko, Tabakalerako 2deo aretoan, euskarazko teknologia berrien trebakuntzaren alde egiten duten beste lagunekin batera.…
City branding: nortasun propioaren indarra Itxi begiak eta imajinatu New York segundo batez. Ziur aski Askatasunaren Estatua edo Central Park etorriko zaizkizu burura. Hala ere,…
Glualen irudi korporatiboaren restyling-a Negozio orok behar du branding-a markaren irudia eta nortasuna sortzeko. Zer garen, zer izan nahi dugun eta publikoak gu ikustea…
Cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzailearen nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek onartzen dituzula ulertuko dugu.ONARTUInformazio gehiago