Marka irudiaren diseinu berritzea. Goiberri.

Aro berri batean murgildu da Goiberri aldizkaria. 2012ko urtarrilean argitaratu zen Goierri eskualdeko aldizkariaren lehen alea, eta zortzi urteren ondoren itxura eta izaera berrituta aurkeztu da.

Goierriko aldizkari erreferente titulua ondo irabazita dauka Goiberrik, eta eskualdearentzat eta eskualdearekin egiten duen lanaren fruitu gisa egin da marka irudiaren diseinu berria. Harpideengandik zein irakurleengandik jasotzen duen guztia bueltan emateko helburuarekin, Adakiko lantaldean jarri zuten konfiantza marka irudi berria sortzeko.

Berez duen nortasuna indartu eta marka sendotzeko ahaleginean, irudi korporatibo berria du orain Goiberrik. Marka irudiaren diseinu berrituak aldizkariak eskualdearekin duen lotura laburbiltzen du. Orain arteko nortasunari eutsiz, b hizkiak indar berezia izaten jarraitzen du, baina itxura, forma, estilo eta tipografia gaurkotuarekin.

B hizkiaren hutsuneak ere berezko nortasuna du, aldizkaria sustraitzen duten oinarriak barne hartzen baititu: Goierrirekin, Goierrirentzat eta goierritarrekin egiten duen lana. Haiek guztiek esateko dutena irudikatzen du zuriuneak. B hizkiaren hutsuneak komunikazioaren sektoreari ere egiten dio keinu.

Hala, irudi berritua oinarri hartuta, markaren identitatea gizarteratzeko egin den marketin kanpaina ere Adakik diseinatu du. Tartean, Goiberriren aro zaharreko azken azalarekin jolastu da, pistak eman eta harpideen eta irakurleen arreta bereganatzeko. Interneten zein sare sozialetan ere kanpaina bereziak egin dira aldizkariaren aro berria iragartzeko.

Goiberri -Logoa Goiberri -Logoa colores
Goiberri - Simbolo papel
Goiberri - revista
Goiberri - taza Goiberri - boligrafo
Goiberri - Simbolo bolsa
Goiberri - Simbolo bolsa tela