Ingarteken branding estrategiaren kudeaketa

Marken potentziala garatzen dugu branding-estrategia eraginkorren bidez, eta markarekin lotutako alderdi guztiak kudeatzen ditugu.

Enpresa baten branding-estrategia kudeatzean, markarekin erlazionatutako jarduera guztiaren ikuspegi zabala izan behar da eta inplikatutako komunikazio-aktibo guztiak kudeatzen jakin behar da.

Benetako kasu batekin azalduko dizugu nola egiten dugun guzti hori. adakin Ingartek-en marka estrategia kudeatzen dugu. Urteekin, marka aldatuz eta hobetuz joan da, mugikortasunari eta garraioari dagozkon soluzioetan eta ikerketetan erreferente bihurtu arte. Honakoa izan da prozesua

👇

1. Irudi korporatiboaren kudeaketa

Irudi korporatiboa hainbat modutara transmititzen da: web orriaren bidez, enpresak egiten dituen komunikazioetan, barne-dokumentuetan, newsletteretan, merkataritza-aurkezpenetan, ekitaldietan, kanpainetan, euskarri grafikoetan eta ikus-entzunezkoen bidez.

2. Komunikazioaren kudeaketa

Komunikazio-kanal egokienak hautatzen ditugu, eta bakoitzarentzako edukiak idatzi eta sortzen ditugu. Komunikabideekiko eta beste erakunde batzuekiko harremana kudeatzen dugu, eta web orrian SEO posizionamendua lantzen dugu. CRMen kudeaketan ere ohituta gaude (komunikazioak, sortzen diren aukerak, dokumentazioak etab. kudeatzeko balio duten enpresa-softwareak).

relación con los medios de comunicación

3. LinkedIn estrategia

Gaur egun, ezinbestekoa da LinkedIn-en estrategia lantzea sektore guztietako enpresentzat. Markaren ezagutza areagotzeko tresna baliotsua da, interesatzen zaizun sektoreko profesionalen artean ezagutzera emateko, eta bezero potentzialen harreman-sare bat sortzea ahalbidetzen du estrategia egoki bat garatuz gero.

estrategia de linkedin

4. Ekitaldiak eta azokak

Ekitaldi korporatiboak enpresaren markaren ospea areagotzeko oso modu eraginkorra dira, baita networking egiteko ere. Berdin gertatzen da azoketan parte hartzearekin. adakin ekitaldien ekoizpenaz arduratzen gara eta azoketarako stand-ak eta aurkezpenak ere diseinatzen ditugu.

feria ingartek

Zure marka-estrategiari bultzada bat eman nahi badiozu, jar zaitez gurekin harremanetan hemen, gustura lagunduko dizugu!