360 graduko bideoa eta webgunea landa-turismo eta hoteletarako

360 graduko bideoek esperientziak lehen pertsonan bizitzea ahalmentzen dute, fisikoki bertan egon gabe.  Geroz eta ohikoagoak dira nekazal turismoen web orrietan, erabiltzailearen murgiltze-esperientzia bat baita, non bertan eszena bat ikus daitekeen hainbat angelutatik, aurrez aurre bertan egon gabe.

360 bideoak oso erabilgarriak dira, eta gero eta ezagunagoak, nekazaritza turismoaren eta hotelen artean; izan ere, bezeroari aukera ematen diote ostatu hartuko duen gela ikusteko, benetako xehetasun guztiekin, dagoeneko bertan egongo balitz bezala. Horrek konfiantza eta lasaitasun handia ematen die bezeroei; izan ere, egonaldia erreserbatzean, badakite zer aurkituko duten.

Gainera, 360 graduko bideoek nekazal turismoak edo hotelak konpetentziarengandik bereizten dituzte; izan ere, ez dute gela irudi soilen bidez erakusten, baizik eta bisitariek logelak aurrez ikus ditzakete bertatik bertara, bisita gidatu bat balitz bezala.

Ibarre nekazal turismoak pauso bat gehiago eman nahi izan du eta bezeroei logelak erakusteko modua berritu du. Gurekin harremanetan jarri da webgunea berritzeko eta 360 graduko bideo bat egiteko.

 

Loading...

 

 

¿Laguntzarik nahi?

Jarri gurekin harremanetan hemen.