Irudi Korporatibo Berria

Adaki Komunikazioak irudi korporatibo berria du. 2012.urtea itxura berriarekin hasteko eta bizitzen ari garen garai hauetara egokitzeko jantzi berri bat diseinatu dugu. Gure helburua irudi korporatibo berriak bi ideia zehatz islatzea da: alde batetik, gure lan-eremua komunikazioa bere osotasunean dela azpimarratu nahi dugu eta hori indartzeko, irudi korporatibo berria diseinatzerakoan aldaketa bat egin dugu, hau da, 2012.urtetik aurrera gure izena Adaki Komunikazioa izango da.

 

Guretzat garrantzitsua den bigarren ideia 2.0 kulturaren munduan murgiltzea da. Informazioa eta Komunikazio Teknologiak (IKT) puri-purian dauden garai hauetan irudi korporatiboan guztiek erabil dezakegun tipografia bat erabiltzea garrantzitsua da. 1993.urtean Matthew Carterrek Microsoft Corporation-erako sortutako Georgia tipografia izan da aukeratu duguna, sistemak dakarren tipografia bat da eta bere abantailetako bat tamaina txikietan mantentzen duen argitasuna da.

Koloreak ere tentuz aukeratu ditugu: beltza eta zian kolorea dira irudiaren kolore berriak. Inprenta munduari dagokionez, koloreen sorrerarako erabiltzen diren kolore basikoetakoak dira eta gainera, zian koloreak freskura, lasaitasuna eta berrikuntza transmititzen du.

Gure ustez irudi freskoa eta garbia lortu dugu eta espero dugu zuei ere guri adina gustatzea!

Utzi iruzkina

Lagun zaitzakegu?

Zure irudi korporatiboa sortuko dugu, edo daukazuna berritu. Webgunea diseinatuko dizugu.
Publizitate eta marketin kanpainetarako irudia prestatuko dizugu.

Jarri gurekin harremanetan