Nola inspiratu negozio-identitatearen estrategia markatik lidergoraino

“Negozioaren estrategia bezeroaren esperientziarekin lotzeko egiten duen oro da marka, eta hau du helburu: lehentasuna, leialtasuna eta, horrenbestez, salmentak lortzea”

Adegik, Gipuzkoako Enpresarien Elkarteak, marka estrategiaren inguruko jardunaldi bat antolatu du: “Nola inspiratu negozio-identitatearen estrategia markatik lidergoraino”. Hizlariak brandingaren munduan oso ezagunak diren Toni Segarra eta Christopher Smith dira eta  enpresa baten lidergorako markaren estrategiak duen garrantziaz arituko dira.

Jardunaldia datorren astelehen arratsaldean, azaroaren 14an, izango da.Adegi elkartearen web orrialdean jardunaldiari buruzko informazio gehiago duzue eta baita izen-emateko modua ere.

Toni Segarra