Ikastolaren urteurrena, “Zubimusu” marka indartzeko eta balioan jartzeko aukera egokia

Ohikoa da ikastetxeek euren urteurrenak ospatzea. Ez dena hain ohikoa da urteurrena eskolaren marka indartzeko aukera modura ikustea, ondo diseinatu eta planifikaturiko kanpaina bat garatuz. Horixe egin berri du Adaki Komunikazioak Villabonako Zubimusu Ikastolaren 50. urteurrena dela-eta.

Urtebete inguru daramagu Zubimusu Ikastolarekin aholkulari gisa lanean. Besteak beste, komunikazio kabinetea eramaten diegu edukiak sortuz webgunerako edo duten datu-baseari zabaltzeko, sare sozialetarako, komunikabideetarako, matrikula kanpainetarako, e.a.

Zubimusu Ikastolaren 50. urteurren ospakizun ekitaldia antolatzen uda aurretik hasi ginen lanean eta egitarau zabalago baten barruan, joan den abenduaren 18an egin zen ospakizun ekitaldia antolatu dugu, sormen lanetik hasi eta eszenatokira eraman arte.

Ekitaldiak festa kutsua hartu arren, urteurrena Ikastolaren baloreak eta ibilbidea azpimarratzeko unea ere bada. Ondorioz, aproposena bien arteko oreka bilatzea da. Ezin du aparrezko festa hutsa izan, ezta inor erakarri eta emozionatuko ez duen hitzaldi sorta ere.

Ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoen parte hartzea eta inplikazioa sustatzea garrantzitsua da ikastolaren parte sentitzeko. Horregatik “Zubimusu gara” lelopean garatu ditugu ekimenak. Eta ospakizunak partekatzeko direnez, Villabonako eta Zizurkilgo elkarteek ere modu aktiboan parte hartzea lortu dugu, ikastola herriratuz eta gertutik ezagutzera emanez. Esan bezala, urteurrenaren helburu nagusia “Zubimusu Ikastola” marka indartzea zen.

Parte hartzea aurrera eramateko aitzakia abestiak eman zigun. Izan ere,  Ikastolako irakasle eta musikari Xabier Zubeldiak 50. urteurren abestia konposatu zuen eta Amaia Agirre bertsolariak letra jarri. Abestia zabaltzeko, ikus entzunezkoen ekoizpenak egiten dituen Pixel etxearekin elkarlanean,  bideo bat egin genuen. Youtuben argitaratu eta 10 egunetara, 3.893 ikustaldi erregistratu ziren. Bideoa izan zen, hain justu, ekitaldi nagusian elementu erakargarrienetako bat, besteak beste, jendearen partaidetzagatik. Pixelen lan onari esker, bideoarekin helburu jakin bat lortu da: Zubimusuren parte sentiaraztea eta harrotasunez ikustea Zubimusu.

Abestia ekitaldi nagusian aurkeztu zen eta Villabonako kiroldegiko kantxan eta gradetan 900 lagun sartu ziren. Jendeak horrela erantzuteak ez du misteriorik, lana dago atzetik. Plangintza eta koordinazioa eskatzen ditu. Xehetasun guztiak dira zaindu beharrekoak gonbidapenetik hasita.

Kasu honetan, Adakin bideoaz gain ekitaldiarekin loturiko alderdi guztiak lotu ditugu eszenatokia, gidoia, baliabideak edota prentsa kabinetea.

Komunikazioa ikastolan: Zubimusu Ekitaldia_007

Komunikazioa ikastolan-50. urteurren ekitaldia

ZubimusuEkitaldia_030

Zubimusu ikastolaren 50. urteurren ekitaldia

Zubimusu ikastolaren 50. urteurren ekitaldia

ZubimusuEkitaldia_066

ZubimusuEkitaldia_042