Enpresa opariek edo oker deituriko merchandising-ak funtzionatzen du?

Ohikoa da “merchandising” kontzeptua erabiltzea bezeroak marka jakin bat presente izatea bilatzen duten opari promozionalez edo publizitate artikuluez hitz egiterakoan. Kasu horietan, “merchandising” hitzaren erabilera okerra egiten da, hitzaren esanahiari zorrotz heltzen badiogu behintzat. Aipatu kontzeptuak salmenta gunean kontsumitzailearen jarrera aktibatzeko praktikan jartzen diren teknikak hartzen ditu barne.

Opari promozionala izan daiteke salmenta puntuan garaturiko estrategiaren parte eta tira, kasu horretan, “merchandising”aren baitan sartuko litzateke. Edonola ere, empresa opariak amu erakargarriak dira. Zergatik, bestela, uste duzue enpresa handiek dirutza gastatuko luketela promozio oparietan? Markaren enbaxadorerik hoberena bezeroak izan behar du eta hori lortzen da kalitatea eskainiz eta zerbait gehiago eginda. Bezeroarekiko harremana indartzea -eta ez dezagun ahaztu- bezero potentzialarekin, giltzarri da negozio baten biziraupenerako. Lortzeko modu bat opari bat egitea da.

Aterki, kamiseta, bolígrafo, katilu edo agenda batek kontsumitzaileak markarekiko duen pertzepzioa alda dezake. Eta oparia originala eta pertsonalizatua izateak, fidelizazioa areagotuko du.
Umorea ere beti da lagun ona. Ez da beti erraza irribarrea ateraraztea bezeroari baina sormenarekin lor daiteke. Enpresa batek krisi garaian urdaiazpiko xerra bat bidali zien bezeroei ondorengo mezuarekin: “Aurten ez gara gehiagora iristen baina seguru datorren urtean txerri eta guzti aurkeztuko garela”.
Edozein dela oparia ere, sekula ahaztu ezin dena da markaren presentzia. Egia da bezeroa ahaztu daitekeela urdaiazpikoaz irensten duenarekin batera. Aldiz, boligrafo edo katilu batek bizitza luzeagoa izan dezake.

 

Adaki Komunikazioa empresa opari katalogo zabala dugu zuretzat. Eta ez bazaituzte konbentzitzen, berriak sortzen ditugu. Mezu pertsonalizatu eta guzti. Funtzionatzen du.

Ikusi katalogoa