Donostiako Udalak diru-laguntzak emango ditu establezimenduetako errotuluak euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz ipintzeko

Donostiako Udalak diru-laguntzak emango dizkie merkataritza eta ostalaritzako establezimenduei errotuluak euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz ipintzeko.

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak lehentasunezkoa jo du ekimena “errotuluak euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzea, besteak beste, kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak bermatzen baititu”.

Diru-laguntzen zenbatekoari dagokionez, merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetako kanpoko errotulazioa euskaraz soilik jartzeagatik gastuaren %30eko diru laguntza emango da, betiere 450 euroko mugapean.

Euskaraz eta gaztelaniaz jartzeagatik, berriz, gastuaren %15eko diru-laguntza emango da, gehienez 240 euro.

Eskaerak egiteko epea 2016ko abenduaren 31n amaituko da.

Diru laguntza jaso ahal izateko errotulua zuzen idatzita egongo da edo ez du izango akats gramatikalik.

  • Diru laguntza jaso ahal izateko errotulua zuzen idatzita egongo da edo ez du izango akats gramatikalik.
  • Izen propio, toponimo, akronimo eta abizenak soilik adierazten dituzten errotuluek eta gainerako elementuek ez dute diru laguntzarik jasoko.
  • Establezimendua Donostiako Udalerrian kokatuta egon beharko da.
  • Eskatzaileak Udalaren kontrol eta egiaztapen lanak erraztu beharko ditu.
  • Kontuan hartuko da jendeak irakurtzeko moduan jarrita dauden barneko kartel eta seinaleztapenak ere euskaraz idatzita egotea.

Donostiako Udaleko Euskara zerbitzua arduratuko da tramitazioaz.

 

ayuda-economica