Euskal Merkataritzako Sarietarako deialdia zabalik

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailak aurtengo Euskal Merkataritzako sarietarako deialdia zabaldu du, ondorioz, aurkeztu nahi duten enpresek hilabeteko epea izango dute, uztailaren 3tik hasita, alegia, buletinean iragarkia argitaratu den  hurrengo egunetik hasita.

Hautagaitzak eta gainerako agiri osagarriak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Merkataritza Zuzendaritzara zuzenduta Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan  aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek. Abuztuaren 2an amaituko da epea.

Sariek lau lan eremu hartzen dituzte aintzat: enpresa-lankidetza, merkataritza-berrikuntza, ibilbidea eta hiri-eremuen dinamizazioa.

Iazko merkataritza sarituen artean daude Bilboko Matía bitxi-denda, Laudioko Beldui Txakolina eta Tolosako Foroa-Tolosa Merkat.

Tolosa Merkatek hiri-inguruen dinamizazio saria eraman zuen, epaimahaiaren hitzetan “Tolosan llortu duenarengatik eta Tolosa Merkat esperientzia arazo berak dituzten beste udalerri batzuetarako erreferentziazkoa eta bide-erakuslea izan daitekeelako”. Adakin horren jakitun gara Elvis Presleyren irudiaz baliatuz,  kanpaina global bat diseinatu eta garatu genielako herriko merkataritza sustatzea helburu zuena.

Ea aurten ere gure bezeroen batek duen Merkataritza Sari bat jasotzeko pagotxa.

Animatu zaitezte zuen hautagaitza aurkeztera!