Branding-aren bost elementu

Branding-a marka bat eraikitzeko edo sortzeko prozesua da. Helburu nagusiak dira brand awareness-a handitzea eta marka baten ospea hobetzea. Zure marka-estrategia sortzeko brandingaren zein elementu kontuan hartu jakiteko, jarraitu irakurtzen!

elementos del branding

Honakoak dira branding-aren bost elementu nagusienak:

Purpose

Marka guztiek izan behar dute helburu bat. Markaren izateko arrazoiak dirua irabazteaz haratago joan behar du. Zer ematen die markak kontsumitzaileei? Zein da gizarteari egiten dion ekarpena?

Naming

Marka baten izena hitzez identifikatzeko erabiltzen den elementua da naming-a. Beraz, koherentea izan behar du egiten duen jarduerarekin eta transmititu nahi duen mezuarekin. Bakarra ere izan behar du.

Logotipoa

Logoa marka bisualki identifikatzeko sinboloa da. Ez dago esan beharrik zein indartsua den logotipo on bat izatea: ekarri burura Nike, Netflix, Amazon, Apple… Horiek guztiak identifikatuko zenituzke beren logotipoaren bidez soilik.

Identitate bisuala

Garrantzitsua da markaren identitate bisuala errespetatzea sortzen diren komunikazio, euskarri eta abar guztietan. Horrela, kontsumitzaileek erraz identifikatuko dute marka.

Nola lortu identitate bisual eraginkor bat? Markaren kolore-paleta, erabili beharreko tipografiak eta euskarrien estilo bisuala ondo definituz.

Komunikazio tonua

Markaren nortasuna komunikazio guztietan transmititu behar da, komunikazio tonuaren bidez. Tonu serio edo jostagarria du markak? Hizkuntza zuzena erabiltzen duzu edo anbiguoagoa da?

Zure branding estrategia definitzeko laguntza behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: