360 graduko bideo baten bitartez zure landetxea erakutsi nahi duzu?

Loading...

 

Turismo sektorearentzat 360 graduko bideoak baliabide perfektua dira. Izan ere, 360 graduko bideoek bestelako esperientzia bat sortzen dute bezeroarentzat, paisaia edo inguruneak bere angelu guztietan gozatzeko aukera emanez.

Tokien edota zerbitzuen espazio osoak erakusten dituzte, eta, beraz, bezeroak lekuak benetan zer ezaugarri dituen ikusi dezake, bertan egongo balitz bezala. Mugitu beharrik gabe, modu dinamikoan erakusten dute irudi panoramikoa.

Zerbitzu horrek, gainera, leialtasuna eta konfiantza ematen dio kontsumitzaileari, gardentasunez erakusten baita lekua.

Zure nekazaritza-turismoa edo landetxea grabatu nahi baduzu, adakin zure beharrak asetzeko behar dituzun tresnak eta esperientzia ditugu.

Gainera, zure landetxearen web orria sortzeko eta 360 graduko bideoa egiteko zerbitzu integrala eskaintzen dugu, Ibarre nekazal turismorako egin dugun bezala. Ziurtatu zure webgunea erakargarria dela etorkizuneko gonbidatuentzat, guk lagun zaitzakegu!

Jarri gurekin harremanetan hemen.