Smile Festival saria jaso dugu Tolosa Merkatekin

Joan den martxoaren 7an “Smile Festival”-eko “Marketin Zuzeneko merkataritza erabilerarik Onena”-ren saria irabazi genuen; Madrilen ospatu zen eta izaera europarra duen jaialdi honek publizitate estrategia moduan umorea erabili duten Europako kanpainak saritzen ditu.

Saritutako lana “Elvis lokal bila” Tolosako Udalak eta Tolosa Merkataritza Elkarteak abian jarri zuten Tolosa Merkat proiektuaren baitan egin genuen. Helburua udalerrian merkataritza-dentsitate txikiko eremuetan merkataritza berreskuratzea eta ekintzaileei negozio aukerak sortzea zen; horretarako 5 urtetarako baldintza ezin hobeetan lokalak eskainiz.

“Elvis lokal bila” kanpainaren xedea merkataritza jarduera bat martxan jarri nahi zuen pertsona ekintzaile orok Tolosako Udalak abian jarritako negozio ideien lehiaketan parte hartzea zen. Kanpainako ekintza nagusia Tolosako Zerkausian egin zen flashmoba izan zen. Flashmobak negozio-ideia lehiaketaren lehen sariaren balizko irabazlea den Antton Elvis eta bere lagunen presentzia izan zuen. Ezustean Elvis eta bere lagunak Zerkausira sartu ziren modu deigarri batean ile-apaindegi berriaren sustapena egiteko. Horrez gain, kanpainaren baitan informazioa emateko foiletoak, kartela eta webgunea egin genituen.

Kanpaina osoa hemen ikus dezakezue: Tolosa Merkat

1 thought on “Smile Festival saria jaso dugu Tolosa Merkatekin”

  1. Gran trabajo, gran equipo.

    Si alguien necesita una campaña eficaz
    aquí tenéis la muestra que adaki, es una pequeña agencia
    con grandes ideas que se hacen realidad.

    Cuando los clientes confía en las agencias
    salen cosas asi de chulas.

    Zorionak Adaki,
    Zorionak Tolosa Merkat por confiar en estos grandes tipos.

    Detrás de una gran campaña,
    siempre hay un gran cliente.

    Erantzun

Utzi iruzkina

Entradas relacionadas