Hobeki+digital@ laguntzentzako epea ireki dute

SPRI eta Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun saiak martxan jarri dute berrikuntza babesteko estrategia +DIGITAL@2014 kanpainarekin. Programa honen helburua da, batetik, IKTen bidez, ETEen barne prozesuak eta ETEek bezeroekin, hornitzaileekin eta administrazioekin dituzten harremanak digitalizatzen laguntzea, ETE horien lehiakortasuna ahalbidetu eta sendotzeko; helburu hori erdiesteko, «Hobeki + Digital@» ekimena baliatuko da.

SPRI  Taldeak diru-laguntzak ematen ditu IKTen ezarpen-planak martxan jartzeko; besteak beste:

  • On-line Marketina: Bezeroak leialduz bezeroekiko harremana optimizatzera zuzendutako sistemak ezartzea eta ondokoekin lotutako proiektuak egitea: web 2.0, onlineko ospea, social media eta posizionamendua.
  • Erosketak (e-Procurement): Enpresak modu elektronikoan ezartzea produktuak eta zerbitzuak erosteko kudeaketa sistemak.
  • Merkataritza elektronikoko webak (e-Commerce): erakunde onuradunak bezeroei produktuak eta zerbitzuak elektronikoki saltzeko sistemak ezartzea. Sistema horiek ordainketa segururako sistemak sartuko dituzte erosketa-prozesuan.  .
  • Merkatu Birtualen webak: erosle eta saltzaileen artean elektronikoki egingo den negoziazioa erraztuko duten plataformak garatzea. Plataforma horiek ordainketa segururako sistemak sartuko dituzte erosketa-prozesuan.
  • Erakunde onuradunaren Intraneta edota Estraneta diseinatu eta ezartzea, enpresako langileen arteko komunikazioa nahiz transakzioak eta enpresaren eta bere bezero eta hornitzaileen arteko komunikazioa optimizatzeko.

3.65 milioi euroz hornitutako laguntza honetan izen emateko epea irailaren 23an amaituko da. Informazio gehiagorako jar zaitez gurekin harremanetan edo sar zaitez «Hobeki + Digital@» atarian

Utzi iruzkina

Entradas relacionadas