Nola eraiki zure markaren buyer persona zure xede publikoa ezagutzeko

Zure estrategia eraginkorra izango da zure publikoari egokitzen bazaio bakarrik, baina benetan ongi ezagutzen duzu zure publikoa? Bere gustuak, interesak, zein sare sozial erabiltzen dituen… Post honetan, zure buyer persona nola sortu erakutsiko dizugu, zure publikoa ezagutu eta marka-estrategian emaitzak hobetzeko. 

buyer persona

Zer da buyer persona?

Buyer persona eraikitzea da zure publikoa ezagutzeko modurik onena, zure kontsumitzaileen irudikapen erreala baita. Zure buyer persona definitzeak lagunduko dizu kanpainak eta  zure markaren inguruan sortzen duzun edukia hobeto bideratzen eta emaitza hobeak lortzen.

Zure xede publikoa hobeto ulertzen laguntzen du buyer personak eta bilatzen ari denarekin bat datozen ekintzak eta kanpainak sortzen eta planifikatzen. Zure targeta identifikatzea baino askoz gehiago da buyer persona eraikitzea, zure audientziaren interesak, motibazioak, beldurrak, erronkak eta abar ezagutuko dituzulako.

Nola sortu nire buyer persona

Lehenik eta behin, argitu behar da marka batek buyer pertsona desberdinak izan ditzakela, eta kanpaina bat publiko ezberdinei zuzenduta egon daitekeela. Kontsumitzaile mota desberdin horiek zein diren jakitea da garrantzitsuena. Horretarako definitzen dugu buyer pertsona.

1. Jarri izena zure buyer personari

Bat baino gehiago egon daitezkeenez, bakoitza izendatzea oso lagungarria izango da hobeto identifikatzeko.

2. Zein da bere familia eta lan egoera?

Hona hemen erantzun beharreko galdera batzuk: ikaslea da edo lan egiten du? Zer postu du enpresan? Zenbat irabazten du? Norekin bizi da? Badu seme-alabarik eta zer adinetakoak? Ezkonduta dago?…

3. Datu demografikoak definitu

Identifikatu zure buyer personaren sexua, adina, klase soziala eta kokapena. Atal hau oso garrantzitsua da marketinean, kanpainak eta ekintzak segmentatzeko.

4. Ezagutu buyer personaren online ohiturak

Nola erabiltzen du Internet? Galdetu zeure buruari zer eduki-mota kontsumitzen duen, zer plataforma eta sare sozial erabiltzen dituen, zer komunikazio-kanal nahiago dituen (posta elektronikoa, whatsapp…).

5. Ezagutu buyer Personaren barne-mundua

Esan dugu buyer pertsona gure kontsumitzaileen irudikapen erdi-erreala dela, eta pertsona orok ditugu ametsak, beldurrak, motibazioak eta kezkak. Ikusi zein diren zure buyer pertsonarenak. Zer helburu ditu bizitzan? Zein erronkari egin behar die aurre?

Buyer persona definitu ondoren, galdetu zure produktuak nola izan daitezkeen baliagarriak pertsona horrentzat. Hor duzu zure mezua eta estrategia sortzeko gakoa.

Nola lortu buyer persona sortzeko datuak

Gaur egun hainbat tresna daude gure publikoaren datuak lortzeko. Garrantzitsuena da identifikatzea zein datu diren garrantzitsuak eta zein ez, bestela erotu egin gaitezke.

Honarte irakurri baduzu, orain badakizu zein informazio jakin nahi duzun buyer persona eraikitzeko. Baina, non aurkitu informazio hori? Sare sozialen analisietan, Google Analytics-en, Google Ads-en, bezeroei egindako inkestetan, enpresako langileei informazioa eskatuz…

Laburbilduz, zure buyer persona definitzeak lagunduko dizu zure publikoa hobeto ezagutzen eta estrategiak eta kanpainak eskaintzen duzuna bilatzen duten pertsonei zuzentzen, zure benetako publikoarekin konektatzeko aukerak areagotuz. Hori bai, ezinbestekoa da benetako datu eta informazioaz baliatzea emaitzak lortzeko.