Nola lortu marka irudi on eta eraginkorra izatea

Markaren irudi ona xehetasun txikietan zein handietan transmititzen da; horregatik, ezinbestekoa da alderdi guztiak integratuko dituen branding estrategia bat sortzea.

branding

Zein dira marka-irudi on bat izateko gakoak?

  • Online eta offline estrategia. Oso garrantzitsua da branding estrategiak bi alderdi hauek kontuan izatea. Zure negoziorako egokiak diren sare sozialetan egon behar duzu -egokiak esan dugu, ez guztiak;)- baina funtsezkoa da, halaber, bezero potentzialekin harreman pertsonala zaintzea.
  • Naming, logoa eta kolore korporatiboak. Logoak, kolore korporatiboek eta letren tipografiak markaren izenarekin bat datorren esanahia izan behar dute. Diseinu grafikoak berebiziko garrantzia du marka-irudia sortzeko orduan.
  • Webgunea. Webgune on, erabilgarri, erakargarri eta azkar bat izateak aldea markatzen du zure negozioa benetan bakarra izan dadin eta bezeroak zuregana joan daitezen. Gainera, eraginkorra izateko, beharrezkoa da zure webgunearen posizionamendua lantzea eta optimizatzea.
  • Emailing eta newsletterrak. Sortu datu-base bat eta erabili komunikazio-kanal hauek zure bezeroengana iristeko.
  • Enpresa-dokumentuak. Enpresaren irudia edozein bilera edo ekitalditan, egunerokoan, transmititzeko balio dute.

Marka irudi sendo bat sortu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta lagunduko zaitugu!