Adaki Tolosako Adiskideok Kirol Elkartearekin bat

Egunotan Bilbon jokatzen ari diren Munduko Saskibaloi Txapelketa ahoz-aho dabil, komunikabideetan lerroburuak bereganatuz eta futbolak bizi duen etengabeko aparraldia beste kirol batzuetara zabaltzeko parada aprobetxatuz. Gozatu ederra zaletuentzat! Baina ezin ditugu ahaztu urte guztian zehar gure inguruko kantxak berotzen dituztenak.

Herri askotan ditugu saskibaloi klubak, harrobia indartzen eta gure gazteria kirolak erakusten dituen baloreetan hezitzen sekulako esfortzua egiten duten taldeak. Gehienen arazoa

T.A.K.E. Tolosako saskibaloi kluba

euren txikitasunean handi bihurtzeko finantziazioa da, eta bide guztiak urratu beharra, crowfounding-a edota garagardo azokak barne. Guk ere esku bat bota nahi izan diegu tolosarrei, Tolosako Adiskideok Kirol Elkarteari (T.A.K.E), alegia. Elkartzen gaituen adiskidetasuna tarteko, eta gure laguntza eskaintze aldera, bazkideentzat txartelak eta laguntza txartelak diseinatu dizkiegu tolosarrei.

Bejon deizuela!