Nola erregistratu zure marka edo izen komertziala?

Zer da marka bat? Eta izen komertziala? Nola erregistratu zure marka edo izen komertziala? Zergatik da beharrezkoa markaren erregistroa? Adaki komunikazioak du erantzuna.

Marka & izen komertziala

Marka eta izen komertziala ezberdindu behar ditugu.

Marka zure produktu edo zerbitzuaren identifikatzailea da; identitatea ematen dio eta markaren jabetza ezartzen du. Ez hori bakarrik, marka da merkatuan produktu bat ezagutu eta konpetentziarengandik ezberdintzen duen eskubidea.

Izen komertziala, berriz, enpresaren identifikatzailea da, beste enpresengandik ezberdintzen duena, batez ere sektore edota produktu berdintsuen ekoizleak direnean. Ez da izen soziala, zeina erregistroan enpresak duen izena den eta tramite formaletarako erabiltzen den: fakturak, kontratuak… Izen komertziala alor komertzialean erabiltzen da, enpresaren produktu oro, marka ezberdinak izan ditzaketenak, identifikatzeko.

Beraz, marka eta izen komertziala ez da gauza bera. Markak produktu eta zerbitzuak merkatuan ezberdintzea du jomuga; izen komertzialak berriz enpresa bera bereiztea lehiakideengandik.

Hau argituta, beraz, zergatik da garrantzitsu gure izen komertziala edo marka erregistratzea?

Oinarrian, komeni da gure produktu edo zerbitzuaren identifikatzailea babestea, beste edonor berauetaz eta izan dezaketen ospeaz baliatzea ekiditeko. Erregistratzen ez baduzu lehiakideek ken diezazukete.

Enpresa bakoitzak izen komertzial bakarra erregistra dezake, baina nahi adina marka. Eskaera aurkezteko unean, izen komertzialak edo markak diseinu grafikoren bat, tipografia zehatzik edo kolore konkreturen bat baldin badu, diseinu garatua aurkeztu behar da, itxia.

Erregistroak ezartzen duen babes tartea 10 urtekoa da, erregistro egunetik hasita. 8 eta 15 hilabete artean irauten du tramiteak. 10 urteko tartea gaindituta, marka edo izen komertzialaren babesa betirako berritu daiteke.

Lehen erregistroaren kostua 144,58 euroko da, elektronikoki eginez gero %15eko deskontuarekin, 122,89 eurokoa izanaz. Eskaera berean bigarren marka edo izen komertzial baten babesa eskatuz gero, kostua 93 eurokoa izango da.

Marka erregistratu nahi duzu? Egin Adaki Komunikazioarekin.

Erraz gogoratzekoa

Prozesu honetan zehar argi dago zailena marka definitzea dela, zure identifikazio zeinua. Gogoratzeko eta produktuekin identifikatzeko erraza izatea da premisa nagusia. Irisgarriak behar dute izan.

Baina edozein izen jarri diezaiokegu markari? Erregistroak baimentzen du izen soilak, izen ugariren baturak, irudiak, figurak, sinboloak, grafikoak, letrak, zifrak eta forma tridimentsionalak erregistratzea. Merkatuaren logikak honako irudikapenak aintzatesten ditu:

  • Hitzak eta konbinazioak.
  • Irudiak, figurak, sinboloak eta marrazkiak.
  • Letrak, zifrak eta konbinazioak.
  • Forma tridimentsionalak.

Badira debekuak ere: izen generikoak, produktu edo zerbitzu bat irudikatzen duten zeinuak, adierazle geografikoak, zeinu engainagarriak edota ordena publikoaren aurkakoak. Noski, ezin dira ere lehiakideen antzerakoak edota berdinak diren irudikapenak erabili.

Zure enpresaren logotipoa nahi duzu sortu? Adaki komunikazioa da zure enpresa.

Lagun zaitzakegu?

Zure irudi korporatiboa sortuko dugu, edo daukazuna berritu. Webgunea diseinatuko dizugu.
Publizitate eta marketin kanpainetarako irudia prestatuko dizugu.

Jarri gurekin harremanetan