Ingartek enpresak logotipo berria du bere 10. urteurrena ospatzeko

Ingartek enpresak logotipo berria du bere 10. urteurrena ospatzeko. Enpresa urteurrenak mugarri izan ohi dira. Gainditzearen eta aurrerapenaren seinale. Indarra hartu eta etorkizunari eusteko une. Hori guztia, noski, urteurrenak duen garrantzia ematen bazaio. Ingartek-en adibidea erakutsiko dizuegu. Mugikortasuna eta garraioa ditu lan esparru eta Adakin hainbat lan egin ditugu bere 10. urteurrenaren harira, adibidez, jatorrizko logotipotik abiatuta,  jarraian duzuen gif animatua diseinatu dugu:

 

 

Enpresaren logotipoaren eta sortutako mugimenduaren arteko harmonia azpimarratzekoa da eta bat dator leloarekin: “Adimena mugimenduan”. Gif-a Ingarteken webgunean argitaratzeko diseinatu zen. Webgunearen egilea era Adaki da.

Lehenengo erronka webgunea diseinatu eta garatzerakoan edukien arkitektura definitzea izan zen, informazio guztia modu erraz eta irisgarrian argitaratu ahal izateko eta erabiltzailearen esperientzia hobetu. Webgunearen funtzionaltasuna bermatzea eta enpresaren balioekiko eta duen negozio estrategiarekiko koherentea zen estetika lantzea, noski, ezinbestean bete beharreko baldintzak ziren.

Ingartek konpainiak eskaintzen duenarekin ondo uztartzen den webgunea da lortu dena. Mugikortasun eta garraioaren inguruko aholkularitza eta ingeniaritza eskaintzen dituen enpresa izaki, benetako iraultza teknologikoa jasaten ari den sektorean murgildua, webguneak argi erakusten du zer den, ze zerbitzu dituen eta zein diren esku artean dituen proiektu nagusiak.

Garrantzitsua: Webgunearen posizionamendua

Sarriegi ahaztu egiten da webgunerik hoberenak ez duela ezertarako balio ez baldin badago ondo posizionatua. Gure zerbitzuen artean dugun web-orrien posizionamendua  webgunearen garapenaren prozesu osoan zehar oso kontutan hartzekoa da. Ingartek-en kasuan bezeroaren eskakizuna argia zen: webgunearen  posizionamendua ahalik eta gehien hobetzea. Horretarako, SEO teknikak erabiliz, estrategia bat diseinatu genuen ondorengo alderdiak landuz:

  • Webgunearen irisgarritasuna: eragin zuzena du posizionamenduan.
  • Link building: Google-en algoritmoan faktore garrantzitsua
  • Barne loturak.
  • HItz gakoen edo keyword-en bilaketa eta erabilera. Oinarrizkoa inboud marketing-eko edozein estrategiatan.
  • Konpetentziaren azterketa.

 

Lagun zaitzakegu?

Zure irudi korporatiboa sortuko dugu, edo daukazuna berritu. Webgunea diseinatuko dizugu.
Publizitate eta marketin kanpainetarako irudia prestatuko dizugu.

Jarri gurekin harremanetan