• All
  • Adakiko istorioak
  • Baliagarriak
  • Branding
  • Diseinua
  • empleo
  • enplegua
  • Estrategia
  • Kanpainak
  • Kanpoko post-ak
  • Komunikazioa
  • On line
  • Orokorra
  • Publizitatea
Hiru hilabete badira ikastetxeetan ikasturte berria hasi zela. Baina ezin da ahaztu ia hasi berria den abenturak hamar hilabeteko iraupena izaten duela: irailetik ekainera. Tarte horretan egindako lanak datorren ikasturtean isla nabarmena izango du. Horregatik, hezkuntza komunitatea indartzea oso garrantzitsua izaten da, ikastetxeko agente guztien ardura baita ikastetxe bakoitzeko hezkuntza proiektua garatzea.

Ikasleen garapena helburu duten proiektu berri asko garatzen dituzte ikastetxeek ikasturtez ikasturte, bakoitzak bere hezkuntza proiektuan oinarrituta. Komunitateko adituek ere buru-belarri jarduten dute horretan urte guztian zehar. Baina hezkuntza komunitatean egiten den lana gizarteratzea ez da erraza izaten. Bai beharrezkoa, ordea: komunikatzen ez dena ez...