Herriko albisteak partekatu nahi dituzue?

komunikazioa

Gipuzkoako Foru Aldundiak “Gipuzko@IKT: Udalak 2012” izeneko diru laguntza jarri du martxan. Diru laguntzaren zenbatekoa udalerrien tamainaren araberakoa da, gehienez ere %70era iristen da. Helburua da Gipuzkoako udaletan eta eskualdeetako garapen agentzietan administrazio digitalaren garapena bultzatzea.

Diru laguntza honen bitartez egungo komunikazio kanal eraginkorrak sortzeko aukera duzue, lankidetza sustatzen duten aplikazio desberdinak martxan jartzeko.
• Berriak zabaltzeko web edo blog bat.
• Mugikorraren bitartez herritarra informatzeko.
• Foroak, herritarren artean partaidetza bultzatzeko.
• Buletin digitalak.
• Sare sozialak.
Zuen herria IKTen munduan murgiltzea nahi baduzue, hau da zuen aukera. Eskaerak aurkezteko azken epea ekainaren 21ean amaitzen da.
Informazio gehiago nahi baduzu, deitu lasai 943 725 454 zenbakira edo idatzi komunikazioa@adaki.com  helbidera.

Ez dago iruzkinik

Iruzkin bat argitaratu