Google Places Google Plusekin fusionatu da

logo-google

Googlek sare sozialean bere hainbat produktu txertatu ditu webgune erabat bateratua lortzeko eta denda eta enpresa mota desberdinak Google Placesetik Google Plusera pasatzeko.

Joan den astean, Googlek, Places zerbitzua Google Plus Places izeneko plataforma berri bategatik ordezkatu zuen. Google Plus sare sozialaren ezkerraldean kokatuko da atal berri hau eta leku zehatzak ezagutzeko eta partekatzeko balioko du. Bertako museo, ostatu, jatetxe eta toki zehatz batean klikatuz gero, Google Plus Places orrialde berrira joango zinateke; bertan, Zagateko puntuazioak (Googlek irailean eskuratutako jatetxeen gida), argazkiak, informazio zehatza eta lekua ezagutzen duten erabiltzaileen iritziak lor daitezke. Googleko erabiltzaileek emaitza hauek erabiltzeko aukera izango dute bai bilaketa bat egindakoan eta baita Google Maps erabiltzerakoan ere.

 

Ez dago iruzkinik

Iruzkin bat argitaratu