Adaki finalista suertatu da Laus Sarietan

Batzuetan pil-pilean jarraitzen dute proiektuek eta ezustekoak ematen dizkigute. Adakin “Garraio Sistemak. Unibertsitate Masterra” proiektuaren marka sortu eta garatu genuen, UPV/EHUrentzat. Eta egindako lanagatik Laus Sarietan finalistak suertatu gara. Sekulako poza hartu dugu!

Logo Master Universitario de Sistemas de Transporte

Diseinatzaile Grafikoen eta Arte Zuzendarien elkarteak antolatzen dituen sari hauek diseinuaren eta komunikazioaren eremuetan agentziak, berriak zein kontsolidatuak,  egiten ari diren lanen erakuslehio zabala dira. Nazioartekoizaera dute eta Nit Laus edo sarien banaketa ekitaldia Bartzelonako Disseny Hub-en izango da ekainaren 26an. Orduan ezagutuko da epaimahaiaren azken erabakia.

Guztira 44. edizio honetan, estatuko eta atzerriko 1.345 proiektuk hartu dute parte.

Saritutako pieza guztiak Laus Liburuan argitaratuko dira. Fadfest jaialdiaren baitan, Disseny Huben egingo den erakusketan ere ikusgai egongo dira lanak.

Publikoaren Saria erabakitzeko, finalera iritsi diren proiektuak Pinteresteko http://www.pinterest.com/adgfad/ohlalaus/ panelean ikus daitezke. Publikoak twitter bidez egin behar du bozketa #OhlaLaus eta proiektuaren izena izartxo artean jarriz hashtagean. Proiektuaren zenbakia Pinteresten kontsulta daiteke.

Publikoaren Sarirako bozkatu nahi bagaituzue bidali tweet bat #OhlaLaus *47* hashtagarekin. 

Bozkatzera animatu nahi zaitugu eta gurekin ospatzera!

Horra finalista suertatu diren beste hainbat lan:

Captura de pantalla 2014-05-27 a la(s) 09.19.19

Agentzia: Àlex Trochut | Bezeroa: Barcelona Beer Company.

Captura de pantalla 2014-05-27 a la(s) 09.21.44

Agentzia: Folch | Bezeroa: Folch (proiektu propioa).

Captura de pantalla 2014-05-27 a la(s) 09.23.50

Agentzia: Atlas | Bezeroa: La Champagnerie.

Captura de pantalla 2014-05-27 a la(s) 09.25.06

Agentzia: Atipo | Bezeroa: Atipo.

Captura de pantalla 2014-05-27 a la(s) 09.26.41

Agentzia: T4XI | Bezeroa: Condes Hotels.

Captura de pantalla 2014-05-27 a la(s) 09.28.00

Agentzia: DDB España | Bezeroa: Fira de Barcelona.

 

 

 

 

 

Ez dago iruzkinik

Iruzkin bat argitaratu