Zure eskola edo
ikastolaren
komunikazioa

Formakuntza edo hezkuntza zentro ororentzat beharrezkoa da komunikazioa. Nor zaren, zer egiten duzun eta nola, azaltzea. Helburu zehatzen lorpenera bideratutako komunikazio plan egoki batekin emaitzak lortzen dira, bazkidetzak, matrikulak.

ESKOLA GUZTIEK BEHAR DUTE KOMUNIKAZIO TEKNIKARI BAT

Eskola, formakuntza zentro eta ikastola guztiek komunikatzearen beharra dute. Horrenbestez, komunikazio teknikariaren figura ezinbestekoa da estrategia bat diseinatu, ekintza plana garatu, exekutatu eta jarraipena egiteko. Zergatik dauka eskola batek komunikatu beharra? Arrazoi soil bategatik: ikasleak behar dituelako eta hezkuntza eragile gisa posizionatu egin behar duelako.

Ikastetxe gehientsuenek ez daukate behar adinako dimentsioa komunikazio departamentu propio bat izateko. Kasu horietan soluziorik eraginkorrena da prentsa eta komunikazio kabinete baten zerbitzua kontratatzea.

Zergatik dauka eskola batek komunikatu beharra? Arrazoi soil bategatik: ikasleak behar dituelako eta hezkuntza eragile gisa posizionatu egin behar duelako.

Adakin eskaintzen dugu aipatu zerbitzua. Lehenengo pausoa da eskolaren diagnostikoa egitea ikusteko dituen ahuldadeak eta indarguneak zeintzuk diren. Informazio horren arabera, estrategia bat diseinatzenda, erabili daitezkeen kanalak aztertu, erabili beharreko tonua zehaztu eta harremanetan egongo den komunikabideak. Azkenik ekintza plan bat definitzen da.

Ohiko akatsa da pentsatzea irakasle bat arduratu daitekeela komunikazioaz. Egia da gaur egun guztiok ohituta gaudela sare sozialak erabiltzera eta mugikorrarekin bideoak grabatzera. Baina modu eraginkorrean eta koherentean komunikatzeko, zentroaren balioak eta identitatea zainduz, profesional baten esku-hartzea beharrezkoa da.

  • Ohikoa da ikastetxeek euren urteurrenak ospatzea. Ez dena hain ohikoa da urteurrena eskolaren marka indartzeko aukera modura ikustea, ondo diseinatu eta planifikaturiko kanpaina bat garatuz. Horixe egin berri du Adaki Komunikazioak Villabonako Zubimusu Ikastolaren 50. urteurrena dela-eta. Urtebete inguru daramagu Zubimusu Ikastolarekin aholkulari gisa lanean. Besteak beste, komunikazio kabinetea eramaten diegu edukiak sortuz webgunerako edo duten datu-baseari......

  •   Villabonako eta Zizurkilgo Zubimusu Ikastolaren irudi korporatiboa aurkeztu berri dugu. Jesusen Bihotza Ikastola zena Zubimusu Ikastola da orain. Kooperatiba bihurtu da eta Ikastolen Elkarteko kide egin da. Nola eman ezagutzera zentroaren izena eta irudi berria? Nola landu ikastolaren branding-a? Duela egun batzuk izan den ekimen alai eta koloretsuarekin eman diogu erantzuna. Egindako lehenengo hausnarketa......

  • Goierri Eskolak 50 urte bete ditu. Ospatzeko eta, batik bat, urte guzti hauetan bere alde lan egin duten guztiak omentzeko, ekitaldi xume eta hunkigarri bat antolatu dugu. Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela, Goierrin ezagunak diren hainbat eta hainbat lagun bildu dira. Udaletako eta enpresetako ordezkariak, ikasleak, irakasleak… direnak eta izandakoak. Anfitrioi lanetan ibili dira Iñaki......

  • Adaki Komunikazioa ha diseñado la Imagen gráfica y el tríptico del nuevo “Máster Universitario en sistemas de Transporte”presentado recientemente por la EHU-UPV. Los nuevos estudios cuentan con la colaboración de 21 entidades y empresas, entre las que se encuentra el Clúster MLC-ITS Euskadi y una decena de socios....