Zerbitzuak OLD

Branding-aren gaineko aholkularitza enpresa gara. Markak sortu, eraldatu, posizionatu eta balioan jartzen ditugu. Gure tresnak estrategia, diseinua, edukia eta komunikazioa dira, eta bezeroak markaren jarraitzaile bihurtzeko talde profesionala dugu.

Branding
marka estrategia

Zure markaren identitatea definitu eta eraikitzen dugu. Bakarra eta bereizia.

Enpresen komunikazioa

Enpresen komunikazioa modu integralean kudeatzen dugu, eta aholkularitza ematen dugu barne eta kanpo komunikazioaren esparruan.

Erakunde komunikazioa

Erakundeek irekiak behar dute izan eta herritarren eskutik joan. Zure mezuak herritarrengana irits daitezen lagunduko dizugu.

Ikastetxeetako komunikazioa

Marka identitatea sortzen eta komunikazio plana eratzen eta garatzen lagunduko dizugu zure hezkuntza proiektuari nortasuna emateko.

Publizitatea

Zure produktu edo zerbitzua merkatuan kokatu, bere irudia hobetu, edo kontsumoa areagotzeko estrategia egokiena landuko dugu.

Marketing-a

Estrategia komertzialak diseinatzen ditugu, salmentak areagotzeko eta erabiltzaileen artean ospea eta konfiantza lortzeko.

Marketing digitala

Markak indartzen ditugu eta bezeroekin konektatzen ditugu tresna digitalen bidez eta online posizionamendua landuz.

Web diseinua

Optimizazio-irizpideetan, erabiltzailearen esperientzian eta eraginkortasunean oinarritutako webgune pertsonalizatuak diseinatzen ditugu.

Sustapen marketing-a

Kontsumitzaileak markarekin zuzenean elkarrekintzara bultzatzeko ekintzak edo opariak diseinatzen ditugu