Voyage-k logotipo berria du

Sinboloa:

simbolo-voyage

Marka irudia:

logo-voyage-color logo-voyage-color-sobre-negro_baja

Deskribapena:

Voyage aeroportuetako kudeaketa zentroak irudi berria estreinatu du, Adaki Komunikazioak egindako logotipo berria. Garraioaren sektoreko Branding-aren eremuan dugun esperientziarekin eta bezeroaren beharrak adi jarraituz, hegazkinen aireratzeak eta lurreratzeak batzen dituen irudia sortu da. Kolore urdineko irudia da, zeruari erreferentzia eginez.

Voyage Aeroportuetako Kudeaketa Zentroa cloud teknologian oinarritzen da, prozesuen, seguratasunaren eta bidaiarien aireportuetako esperientziaren kontrola eta optimizazioa etengabe hobetzeko, denborak murriztuz aireko garraioaren alorrean lehiakortasuna areagotzeko. Hala, marka irudiak gestioa eta gogobetetzea batu behar zituen deskantsuarekin, fluxuarekin, lurraretzeekin, aireratzeekin, zeruarekin, hegazkinekin, mugimenduarekin… Tipografia simbolo batekin osatuta egon behar zen, eta ideien baturatik sortu da enpresaren izena jasotzen duen V itxurako irudia, zeruaren kolore urdina eta hegazkinen lurreratzea eta aireratzea.

MLC-ITS Euskadi mugikortasun eta logistika klusterrak bultzatzen duen proiektua da Voyage, eta honako enpresa eta erakundeek osatzen dute Voyage kontsortzioa: Ikusi velatia, Idom, Nextel, Lookwise, Ormazabal velatia, CBT, NTS, Tecnalia, Vicomtech, Innovalia o DeustoTech. Markarentzako webgunea ere sortu da: Airportofthings.