Hezkuntzaren alorrean ezinbestekoa da komunikazio estrategia eraginkor eta zehatz bat izatea. Ikastetxe bakoitzak ezaugarri konkretu batzuei erantzuten die, horregatik, komunikazio estrategia hori zentro bakoitzaren behar zehatzetan oinarritu behar da. Hala ere, ikastetxe guztiek badute lotura komun bat: hezkuntza komunitatea. Zehaztutako komunikazio estrategian finkatutako helburuak lortzeko funtsezkoa izango da hezkuntza komunitatearen barruan zein kanpoan ikastetxeari buruzko...

Ikasleen garapena helburu duten proiektu berri asko garatzen dituzte ikastetxeek ikasturtez ikasturte, bakoitzak bere hezkuntza proiektuan oinarrituta. Komunitateko adituek ere buru-belarri jarduten dute horretan urte guztian zehar. Baina hezkuntza komunitatean egiten den lana gizarteratzea ez da erraza izaten. Bai beharrezkoa, ordea: komunikatzen ez dena ez da gizarteratzen, eta gizarteratzen ez dena ez da existitzen. Puntu...