Webgunea, zure negozioaren erakusleihoa

Webgunea zure negozioaren erakusleihoa da. Abantaila handi bat du. Erakusleiho fisikoak produktua erakusten du, baina ez du informaziorik ematen. Webguneak kontsumitzailearen esku jartzen du produktua, dituen ezaugarriak, enpresaren eta zerbitzuen inguruko informazioa edota harremanetan jartzeko modu azkar bat. Klik gutxi batzuekin eta inora mugitu beharrik gabe, bezeroak produktu bat erosteko edo zerbitzu bat kontratatzeko jakin beharreko guztia daki. Adakin Construal enpresarentzat egin dugun weba jarriko dizuegu adibidetzat. PVCko eta aluminiozko ateak eta leihoak fabrikatzera eta merkaturatzera dedikatzen da, banatzaile sare baten bitartez.

Ematen diogun zerbitzua zabalagoa da. Besteak beste, aholkularitza, katalogoen diseinua, e.a. Baina post honetan webgunean zentratuko gara.

Construalen kasuan bere bezeroak banatzaileak dira eta ez produktuaren azken eroslea. Hala ere,  bezero potentzial guztiak artatzeaz arduratzen da, hurbilen duten banatzailearekin edo instalatzailearekin harremanetan jarriz. Alegia, bitartekari lana egiten du webgunea tarteko.

Edukiaren antolaketa eta egituraketa

Construali egin diogun webgunearen ezaugarri nagusietako bat edukiaren antolaketa eta egituraketa da, eta horrekin batera, produktua erakusteko modua.

Bereziki banatzaileei -komertzial lana egin behar dutenei- zuzenduta dagoenez weba, produktu bakoitzaren ezaugarri teknikoak agertzen dira eta informazio osagarri gisa, fitxa teknikoa, irudiak edo bestelako dokumentazioa jaitsi daiteke. Produktu bakoitzak bere orri propioa du.

Menu nagusia produktu serieak eta osagarriak erakusteko erabili dugu. Diseinua argia eta bisuala da oso eta bezeroak erraz aurki ditzake Construalek ate eta leihoetarako eskaintzen dizkion aukerak eta soluzioak.

Berrien atala ere badu menu nagusian. Albisteak sartzeak batez ere webgunea posizionatzeko balio du. Hau da, konpetentziari abantaila ateratzeko interneteko bilatzaileetan. Horrek dirudiena baino askoz ere garrantzia handiagoa du  publiko objektiboak zure webgunea bilatzeko orduan. Posizionamendua teknika ezberdinak aplikatuz eta denborarekin lortzen da. Zailtasunetako bat da ez jakitea konpetentzia zer egiten ari den edota Google-en algoritmoek nola eragin dezaketen.

Baina badira posizionamendua hobetzeko doako SEO teknikak eta beraz, gomendagarriak direnak, aurreratzen ez denak atzera egiten baitu.

Construalen webgunearen beste ezaugarrietako bat goikaldeko azpi-menua da. Menu nagusiak baino atentzio gutxiago deitzen du baina bezeroengana zuzenean jotzeko pentsatuta dago. Gainera, profilen arabera bi galdera zuzentzen ditu. “Nahi duzu banatzailea izan?” eta “Nahi duzu ateak eta leihoak berritu?”. Erabiltzailearen esperientzia hobetzen laguntzen duten teknikak dira, nabigazioa errazten diolako nahasketarik eta enbora galtzerik eragin gabe.

Eta horretaz gain, galdera horiekin, enpresak “lead”ak lortzen ditu. Alegia, interesa duten bezeroen datuak. Horrek sekulako balioa du bezero kualifikatuak direlako eta hobe da hori, interesik ez duten milaka kontaktu baino. Horregatik “lead” bakoitza aztertzekoa da. Inboud marketing deritzan estrategiak ere helburu bera du, bezero bihur daitekeen publikoarekin konexioa lortzea.

Baina ez gara aspertuko esaten webguneak funtzionala, erakargarria, azkarra eta intuitiboa izan behar duela, eduki erabilgarria eskaintzearekin batera. Horri marketin digitaleko estrategia on bat gehitzen bazaio, emaitzak iristen dira.

Irabia Plagas-en webgune berria garatu du Adakik

Zerbitzu enpresa batek, beste ezeren gainetik, bi puntu argi uzten dituen webgunea behar du: zertara dedikatzen den eta nola jarri harremanetan konpainiarekin. Eta askoz ere hobe kontaktua Call to Action edo akziorako deia deritzanarekin batera badoa, alegia, potenzialak diren bezeroak aktibatzea helburu duen botoi edo lotura, bihurketak handitu ahal izateko.

Webgune baten lehenengo baldintza funtzionala izatea da. Berriki webgune berria egin diogu Irabia Plagas enpresari. Izurriak kontrolatzera dedikatzen da.

Edukiaren bolumena kontutan hartuta, lehen urratsa edukien arkitektura garatzea izan zen, ibilbide argi, erraz eta azkarrak bilatuz. Azkenean, erabiltzailearen esperientziak ona izan behar du eta webgune baten garapen prozesu osoan izan behar da kontutan UX edo user experience delakoa. Eraginkorra ez bada, erabiltzailea di-da batean aterako da orrialdetik.

Irabiaren kasuan, erabiltzaile objektiboaren profila aintzat hartu dugu, menu horizontal zabalgarria aukeratu dugu, bilatzailea gehitu eta edukien estrategia bat landu dugu giltza-hitzak eta loturak egoki erabiliz. Ikusten den moduan, xehetasun guztiak hartu behar dira kontutan emaitza nahi bezalakoa izan dadin.

Webgune berri bat egitea pentsatzen ari bazara, ondorengo ezaugarriak oinarrizkoak dira:

  • Informazioak ondo egituratuta egon behar du, erabiltzailea galdu ez dadin eta aurkitu nahi duen hura azkar aurki dezan edo enpresari interesatzen zaion informazio hura jaso dezan.
  • Intuitiboa eta funtzionala izan behar du.
  • Diseinu erakargarria behar du.
  • Diseinuak responsive deritzana izan behar du, gailu guztietan weba ondo ikusteko.
  • Kargatzen irauten duen denbora garrantzitsua da. Abiadura kontutan hartzekoa da oso.
  • Akziorako deiak izan behar ditu.
  • Kontaktuak beti eskura edo ikusgai egon behar du.
  • Kalitatezko edukiekin eguneratu behar da weba eta ondoren sare sozialetan zabaldu eduki horiek, webera lotura eginez.
  • Posizionamendua. Web berri bat egiten duenak ezin du web zaharreko URL-ak berrikoetara bideratu gabe uzti, posizionamendua mantendu nahi bada. Eta aurreko puntuarekin lotuta, posizionamenduak erlazio zuzena du edukiekin ere.

Aholkua: Webgune baten garapena kontratatzen bada, logikoena da posizionamendua ere kontratatzea. Bestela, gurpilik gabeko autoa erostea bezala da.

Proiektu honen parterik garrantzitsuena “lead“ak lortzea izan da. SEO tekniken bidez aurreikuspenak gainditzea lortu dugu.

 

 

Urola Garaiak 2.0 web berria du

Web orria estreinatzea eta diariovasco.com sarietan administrazioaren site onena izateko publikoak hautatzea da jendaurrean eduki daitekeen aurkezpenik onena. www.urolagaraia.com webgune berriak ibilbide birtuala eskaintzen digu Ezkio-Itxaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga herrietatik barrena, oso modu intuitiboan; gainera, neurrirako bisita egiteko aukera ematen digu, gure mugikor, Smartphone edo tabletetatik.

Urola Garaia ezagutzeko webgunea diseinatu dugu, eta herri- eta gai-bilaketak egin ditzakegu, bisitariaren interesen arabera. Informazio ematen digu eskualdeko museoei, ibilbide gidatuei, jatetxeei eta ostatuei buruz. Eguneratutako albisteen atala du, etanewsletter-era harpidetza. Erabiltzailearengan pentsatuta diseinatu da, eta bisitariak bere esperientziak gizarte-sareetan parteka ditzala da sustatu nahi duguna.

Gipuzkoako Turismoa

Adaki Komunikazioak Gipuzkoako Turismoaren konfiantza du; izan ere, harro gaude beste webgune baten arduradunak garelako: www.gipuzkoaberdea.com. Online proiektu hori turismo-bulego hauen lana da: Debagoiena, Goierri, Tolosaldea, Urola Erdia, Urola Garaia eta Gipuzkoa Tourism.

Web orri honen helburua da erabiltzaileari plan pertsonalizatuak egiteko aukera ematea, beren beharretara egokituta.

www.urolagaraia.com

Fumbarriren webgune berria

Hilabete honetan Fumbarri enpresako webgunea argitaratu dugu. Fumbarri Europa mailako erreferentea da automobilgintza, zementugintza, inprenta, plastiko injekzioa, balbula eta makina erreminta sektoreetan eta webgune honen jomuga nagusia informazioa berregituratzea izan da produkzioan duten ahalmena nabarmentzeko.  Gure helburua Fumbarriren lana modu bisual batean erakustea izan da eta horretarako, Europa osoan bereizten dituen profesionaltasuna eta sendotasuna azpimarratu ditugu.

www.fumbarri.com

Lagun zaitzakegu?

Zure irudi korporatiboa sortuko dugu, edo daukazuna berritu. Webgunea diseinatuko dizugu.
Publizitate eta marketin kanpainetarako irudia prestatuko dizugu.

Jarri gurekin harremanetan