Publizitatea Adaki

Enpresa bideoen helburua marka baten, produktu baten edo zerbitzu baten inguruan atentzioa erakartzea da. Eta hori izan da, ain justu, ADAKI-tik Laulagun Bearings enpresarentzat egin dugun bidearekin lortu nahi izan duguna. Bezeroengana, kontsumitzaileengana edo gure publiko objetibora iristeko biderik eraginkorrenetako bat dira gaur egun bideo korporatiboak. Izan ere, bezeroekin harremana finkatzeko eta hobetzeko komunikazio bide oso...

#KontuanIzan publizitate kanpaina garatu du Erretinosi pigmentarioa dutenen  Gipuzkoako Begisare elkarteak. Ikusmen Murriztua Dut izeneko sentsibilizazio proiektua indartzen jarraitzeko beste pauso bat da #KontuanIzan kanpaina.  Real Sociedad futbol taldeko jokalarien babesa izan du, eta Adaki Komunikazioa agentziak egin du kanpaina. Adakin urteak daramatzagu Begisarerekin elkarlanean, eta urtez urte, helburu zehatz bati lotutako lanketan oinarritu da publizitate...

adaki komunikazioak publizitate kanpaina egin du Donostiako Udalarentzat hiriburuko autobus geltoki berria sustatzeko. “Bidaia berri baten hasiera” claim-pean, kanpainaren sormen lanaz eta hedabideen plangintzaz arduratu gara. Bezeroarekin, hau da, Donostiako Udalarekin landutako briefing-ari jarraituz, adaki komunikazioan istorio bat eraiki dugu mezua modu erraz eta emotiboan helarazteko. Geltokietan emozioek borbor egiten dute, istorio eta bizipen anitzei...

Gure lagun baten bitartez jakin genuen Begisare elkartearen berri. Erretinosi Pigmentarioa duten pertsonek osatzen dute elkartea eta 1997. urteaz geroztik Gipuzkoako kaltetuek dituzten hutsuneei erantzuten dihardute.  2011ko irailean elkar ezagutu ginen eta benetan hunkigarria izan zen guretzat Itziar, Amaia, Markel, Ramón eta beste hainbat pertsona ezagutzeko aukera izatea. Irailaren azken igandean Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Eguna ospatzen zuten...