Turismo kanpaina sare sozialetarako Urola Kostan

 Sare sozialetarako kanpaina turistikoa "Urola Kosta: itsas-lurra" abiarazi du Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko turismo eskaintza sustatzeko, turismo jasangarria erakartzeko eta Covid-19k eragindako krisiaren aurrean jarduera ekonomikoa dinamizatzeko.

Kanpainaren bidez, eskualdeko turismo-sektorea indartzea eta sustatzea da helburua, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako 'Gipuzkoa Passport' kanpainarekin batera garatu da.

adakiko lan taldeak sortu du kanpaina. Sormenaz eta alde teknikoaz arduratu gara, eta euskarri eta produktu guztiak egin ditugu (publizitate bideoak, web-orria, sareetarako irudiak, flyerrak, enarak, etab.).

Sare sozialetarako turismo kanpaina

Hiru bideo labur sortu dira sare sozialetan Facebook Ads bidez zabaltzeko (Instagram, Facebook eta Youtuben), eta 551.221 erreprodukzio eta 244.091 interakzio lortu dituzte, eta 1.473.933 inpresio guztira.

Ikus-entzunezko ekoizpenak Urola Kostako elementu turistiko estrategikoetan oinarritzen dira, baita erakarri nahi den bisitarian ere: gastronomia, mendi-ibilbideak, kostaldea, kirola eta kultura-ondarea. Bideoak lau hizkuntzatan zabaldu dira, Urola Kostako turisten jatorriari buruzko datuetan oinarrituta: euskara, gaztelania, katalana eta frantsesa. Frantzian, Katalunian, Kantabrian, Madrilen, Errioxan eta Euskal Herrian zabaldu dira bideoak.

Estrategia digital hau aukeratu da sare sozialek edukiaren hedapena eta segmentazioa errazten dutelako, bai eta emaitzak eta eragina neurtzeko tresnak ematen dituztelako ere.

Kanpaina parte-hartzailea izan dadin, #UrolaKosta edo udalerri bakoitzeko hashtag erabiliz edonork bere esperientzia partekatzeko aukera izateko, landing page bat sortu da, guztira 23.303 bisita eta 18.831 erabiltzaile berri lortu dituena kanpainan zehar. Orrialde honetan jasotzen da erabiltzaileek kanpainaren inguruan sare sozialetan sortzen duten eduki guztia. Kanpainaren jarraipena Google Analytics bidez egin da, emaitzak ebaluatzeko.

Turismo kanpaina landing page

Kanpaina turistikoaren euskarri fisikoak

Turismo-kanpainak euskarri fisikoak ere baditu. Alde batetik, flyerrak egin dira Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako 'Gipuzkoa Passport' barruan sartzeko. Hegazkinean ontziratzeko txartela irudikatzen dute, gaiarekin jarraituz, Urola Kosta helmuga izanik. Flyer horietan eskualdeko turismo-enpresen eskaintzaren berri ematen zaio bisitariari, baita bost herriak ezagutzeko informazio-puntuen berri ere. Lankidetzari esker, Aldundiaren kanalak erabiliko dira 'Itsas lurra' kanpaina zabaltzeko eta oihartzun handiagoa lortzeko.

 

Bestalde, Aia, Zarautz, Zumaia, Orio eta Getariako turismo-bulegoetarako kanpainaren enarak egin dira, flyerren irudia bateratuz. Sustapena udalekin lankidetzan egin da, eta, horri lotuta, irudi bereziak sortu dira sare sozialetarako eta eskualdeko bost herrietako udalen webguneetarako.

 

 

Sare sozialetarako kanpainei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan hemen.