MUBILen instalazio nagusien diseinu integrala eta irudi bisuala garatu ditugu, Gipuzkoako mugikortasun adimendun eta jasangarriaren erreferentziazko zentroari maila goreneko identitatea emateko.
Helburua zen eraikinaren sarrera showroom bihurtzea, marka-komunikazioaren bidez. Obraren zuzendaritza eta kudeaketa gure gain hartuta, espazioaren diseinu integrala egin dugu.
Lau espazio bereizi ditugu, komunikazio eta elementu bisualak espazio bakoitzari egokituz esperientzia oso bat sortzeko. Erakusketa-aretoaren diseinuaren abiapuntua Mubilen irudi korporatiboa izan da, zentroaren balioekin eta gainerako komunikazio-estrategiarekin koherentea izan dadin.
1. Hizki korporatiboak erliebean eta pertsonalizatuko musika
Sarrerako paretarako, Mubilen urdin korporatiboarekin margotua, bisitariak kokatzeko direktorio bat diseinatu dugu. Letra korporatiboak erliebean erabili ditugu kutsu modernoagoa lortzeko. Gainerako espazioen seinaletika ere irizpide beraren arabera egin dugu, eta pertsonalizatuko musika ere diseinatu dugu espazioa girotzeko, esperientzia erabat bakarra izan dadin.
2. Proiekzio dinamiko eta murgiltzailea horman
Espazioaren 8 metroko horman aurkezpen dinamiko eta murgiltzailea sortu dugu, zentroa bisitari berriei modu berritzaile eta abangoardistan ezagutarazteko, zentroaren beraren balioei jarraiki. Horretarako, horma honetan proiektatzen diren multimedia euskarri guztiak sortu ditugu: hiru bideo, infografia animatu bat eta 3Dko bideo render bat, auto elektrikoak osatzen dituzten bateriak nolakoak diren erakusteko.
3. Auto baten maketa fisikoa
Auto elektrikoen bateria eta motorraren modeloa tamaina errealean simulatu ditugu, eskala errealean egindako maketa fisiko baten bidez. Plataforma garai batean jarri dugu maketa, elementuei buruzko eskuorri esplikatiboekin batera.
4. Elementu fisikoak eta infografiak dituzten hiru zutabe
Hiru idulki edo zutabe txiki erabili ditugu motor elektriko baten sorkuntzaren faseak azaltzeko.