Ikastetxeen publizitatea, irudi korporatiboa nabarmentzeko metodo estrategikoa

Ikastetxeentzako publizitatea ezinbestekoa da gaur egun, helburu nagusia irudi korporatiboa nabarmentzea bada. Publizitate-kanpainak egitea estrategia ezinhobea da matrikula kopurua handitzeko, eskolek beren hezkuntza-eskaintza, instalazioak eta zerbitutzuak ezagutarazi baititzakete.

Adakik publizitate kanpaina bat garatu du Tolosako Orixe institutua sustatzeko, aurrematrikula egiteko epeari buruzko informazioa emanez. Publizitatearen arloko adituok prozesu desberdinak dituzten kanpainak diseinatzeaz eta abian jartzeaz arduratzen gara: gauzatu aurretik, bitartean eta ondoren.

Bete-betean murgilduta gaude irudi korporatiboek, bideo korporatiboek, banner animatuek, gifek…gero eta eragin handiagoa duten garai honetan. Horregatik, zer hobe metodo horiek erabiltzea baino, adibidez, hezkuntza-proiektu bat ezagutarazteko.

Orixeren kasuan, lehen aipatu bezala, institutuaren irudi korporatiboa nabarmentzen saiatu gara, eta horrela eskola sustatzen. Nola gauzatu da? Webgunerako banner bat, bideo bat eta komunikabideetan zabaltzeko iragarkiak sortuz. Guztiak #NikEreBatxilergoaOrixen lelopean.

 

  

 

Publizitate-prozesu oro publiko bati bideratuta dago. Kasu honetan,  batxilergoa ikasi behar duten gazteak dira, baita haien gurasoak ere; beraz, sustapen-produktuak estrategikoki diseinatuta daude haientzat; baita claim-a ere: “Gazteen etorkizuna lantzen”.

Laburbilduz, berritzailea izan behar da jendearen arreta bereganatzeko; izan ere, horrek ekarriko du publizitate-kanpainak arrakasta izatea eta aurrez ezarritako helburuak betetzea.

Ez itxaron gehiago eta jarri martxan zure ikastetxea sustatzeko kanpaina. Zenbat eta lehenago hasi, orduan eta denbora gehiago izango duzu zure publikora iristeko. Dei iezaguzu eta zure helburuen arabera aholkatuko dizugu.