Komunikazio bulegoak Udaletan, zergatik eta zertarako?

Kazetari batek udaletxe batetara deitzen badu komunikazio sailari buruz galdezka, litekeena da telefonoa hartzen duena isilik geratzea edo deia arduradunari pasatzea zuzenean.

Deskribatu berri dugun egoera nahiko ohikoa da.

Egia da ez dela gauza bera hiri bateko edo 1.000 biztanleko herri baten beharrizanak komunikatzea. Baina taimana gorabehera, guztiek dute eta izango dute komunikatzeko beharra. Eta komunikatzen jakiteko beharra.

Ikerketa batzuek ondorioztatzen duten moduan, erakunde askok ez dute jendartearekin partekatu nahi duten mezu argirik. Datuak deigarriak dira. Duela 10 urte Joxe Larrañaga EHUko ikerlariak azpimarratu zuen bezala, 50.000 biztanleko hiri askok ez zuten komunikazio profesionalik kontratatu. 10.000 eta 30.000 biztanle bitarteko herrietan, arduradun askok ez zuten inor ere kontratatzeko beharrik aurreikusten. Kultur teknikaria arduratzen zen horretaz zuzenean.

10 urte pasatu dira eta oraindik asko dago egiteke.

Gaurko sarrera honetan, hortaz, etxeko lan horiek egin ez dituzten udaletxeen komunikazio-beharrei erreparatuko diegu. Edo oraindik latzena dena: komunikazio planik ez izatea eta ezta estrategia argirik ere.

Euskadin, udaletxe asko jabetu dira beharrizan horretaz eta badute sare sozialen kudeaketaz eta komunikabide eta gizartearekin harremanak eragiteaz arduratzen den komunikazio teknikari bat. Gainontzekoek, ezjakintasuna medio eta urte askoren inertziaren poderioz, oraindik ez dute urrats erabakior hori eman.

Udaletxe batek gizarteak nola hautematen duen dakienean eta bere  helburuak ezagutzen dituenean, orduantxe jakingo du nola komunikatu. Horretarako diagonostiko zehatz bat eduki beharko du. Eta komunikazio plan bat.

Ez gara sare sozialei bakarrik hitz egiten edo-eta webguneetan albisteak eguneratzeaz ari. Komunikazio jarduerek egonkorragoak izan behar dute: hiritarrekin elkarreragiten jakin; barne komunikazioa sustatu eta irudi dinamiko eta gertukoa proiektatu, besteak beste.

Garrantzitsua da, hortaz, komunikazioaz arduratzen den norbait izatea? Adakiko lagunok argi dugu beharrezkoa dela komunikazio koherente eta estrategikoa izatea. Pertsonalizatua eta profesionala. Udaletxeen beharrizanez arduratzen den profesional bat ondoan izatea; estrategia errealista bat duena.

Komunikazio bulegoak lehenengo pausuak Katalunian ematen hasi ziren 70eko hamarkadan, duela ia 50 urte. Harrezkeroztik, komunikazio munduak iraultza nabarmena jasan du. Hori dela eta, enpresa askok euren estrategia berbideratzeko premia aurreikusi dute.  Izan ere, komunikazioa ez da luxuzko tresna bat, beharrizan bat baizik. Komunikatzen jakiteko, elkar eragiteko, norbere burua hobeto ezagutzeko; eta besteak hobeto ezagutzeko balio diguna.

Kazetariari jaramon egin diogun sentsaziotik haratago.

Eusko Jaurlaritzak eta SPRIK berrikuntza proiektu eta IKTetarak laguntzak

Aurten ere SPRI eta Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun saiak berrikuntza babesteko estrategian martxan jarri dute +DIGITAL@2014 kanpainarekin. Ekimen honek digitalizazioan aurrerakuntzak sustatzen ditu bai barne prozesuetan eta ETEn bezero, hornitzaile eta administrazioarekiko harremanetan (Hobeki +digital@) eta baita enpresa erakundeetan ere (Lankidetza+digital@).

Gehiago irakurriEusko Jaurlaritzak eta SPRIK berrikuntza proiektu eta IKTetarak laguntzak

Hiru urrats cookien legea abian jartzeko

Webgune bat kudeatzen baduzu, honezkero entzungo zenuen ezaguna egin den cookien lege berriaren inguruko albisterik. Baina, zer da zehazki cookien lege hau? Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen 22.artikuloko bigarren atala besterik ez da; bertan cookiak erabiltzen dituzten webgune guztiek aldez aurretik erabiltzailearen onarpena behar dutela dio.

Gehiago irakurriHiru urrats cookien legea abian jartzeko

Urola Garaiak 2.0 web berria du

Web orria estreinatzea eta diariovasco.com sarietan administrazioaren site onena izateko publikoak hautatzea da jendaurrean eduki daitekeen aurkezpenik onena. www.urolagaraia.com webgune berriak ibilbide birtuala eskaintzen digu Ezkio-Itxaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga herrietatik barrena, oso modu intuitiboan; gainera, neurrirako bisita egiteko aukera ematen digu, gure mugikor, Smartphone edo tabletetatik.

Urola Garaia ezagutzeko webgunea diseinatu dugu, eta herri- eta gai-bilaketak egin ditzakegu, bisitariaren interesen arabera. Informazio ematen digu eskualdeko museoei, ibilbide gidatuei, jatetxeei eta ostatuei buruz. Eguneratutako albisteen atala du, etanewsletter-era harpidetza. Erabiltzailearengan pentsatuta diseinatu da, eta bisitariak bere esperientziak gizarte-sareetan parteka ditzala da sustatu nahi duguna.

Gipuzkoako Turismoa

Adaki Komunikazioak Gipuzkoako Turismoaren konfiantza du; izan ere, harro gaude beste webgune baten arduradunak garelako: www.gipuzkoaberdea.com. Online proiektu hori turismo-bulego hauen lana da: Debagoiena, Goierri, Tolosaldea, Urola Erdia, Urola Garaia eta Gipuzkoa Tourism.

Web orri honen helburua da erabiltzaileari plan pertsonalizatuak egiteko aukera ematea, beren beharretara egokituta.

www.urolagaraia.com

Gabonak, bai, laster datoz…lasai egon, Adakik lagunduko dizu eta.

Gabonak, bai, laster datoz...lasai egon, Adakik lagunduko dizu eta.

Gabonak… bai, badakigu, urtero bezala, azaroan Gabonetako mezuekin inbaditzen gaituzte. Baina izan gaitezen praktikoak, beti itxaroten dugu azken uneraino enpresa-opariak, egutegiak, zorion-gutunak eta bestelakoak prestatzeko. Adakik, aurten, zorion-gutun digitalak diseinatzen lagunduko dizu. Diseinu eta testu pertsonalizatuak, aldatzeko errazak, nahi baduzu. Gainera, postal klasikoa nahiago baduzu, irtenbide originalak eskaintzen dizkizugu. Gabonetarako beste nahirik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Sare sozialetan formatzeko diru laguntzak

Askok esparru pertsonalean lagunekin eta familiarekin komunikatzeko sare sozialak erabiltzen dituzte. Hala ere, enpresentzat ere erabilgarria izan daiteke, eta erabili beharko lituzkete, marketin eta komunikazio tresna gisa. Eusko Jaurlaritzaren Hobetuz programari esker diruz lagundutako sare sozialen kurtsoak egin daitezke. Programa hau Euskal Autonomi Erkidegoko enpresei formazioa emateko da.

Gehiago irakurriSare sozialetan formatzeko diru laguntzak

Fumbarriren webgune berria

Hilabete honetan Fumbarri enpresako webgunea argitaratu dugu. Fumbarri Europa mailako erreferentea da automobilgintza, zementugintza, inprenta, plastiko injekzioa, balbula eta makina erreminta sektoreetan eta webgune honen jomuga nagusia informazioa berregituratzea izan da produkzioan duten ahalmena nabarmentzeko.  Gure helburua Fumbarriren lana modu bisual batean erakustea izan da eta horretarako, Europa osoan bereizten dituen profesionaltasuna eta sendotasuna azpimarratu ditugu.

www.fumbarri.com

Premios diariovasco.com Sariak

Ostiralean Premios diariovasco.com sarien banaketa izan zen eta gu bertan izan ginen, Adaki Komunikazioak eginiko Ugassarenweb orrialdea finalisten artean baitzegoen.  Honakoak izan dira aurtengo irabazleak: Enpresa Web sailean “Restaurante Fronton” izan da irabazlea, Instituzio Web sailean “Donostia Kultura”, E-commerce sailean “Yogures Goenaga”, Blog sailean “Una foto por día”, Web Publizitate Kanpaina sailean “BMW X3″ izan da irabazlea eta publikoaren saria “Una foto por día” blogak irabazi du.

Lagun eta ezagunen artean talde polita elkartu ginen bertan. Hemen duzue bertan ateratako argazki bat:

dvsariak 11

 

Goian: Andoni Munduate, Beñat Muñoz, Joti Díaz, Miren Berasategi, Verónica Vieites, Mikel Chamizo, Ane Fano, Txomin Jauregi (Deskontu), Antxon Benito, Nacho Bueno, Idoia Soto (Lotura) eta Goio Telletxea (La personnalite).

Behean: Maite Goñi (Maitego), Fernando Iceta, Belen Iceta, Xabier De La Maza, Andoni Larrañaga (Adaki Komunikazioa) eta Aitor Del Valle.

Zorionak irabazleei eta batez ere Donostia Kulturakoei!

Lagun zaitzakegu?

Zure irudi korporatiboa sortuko dugu, edo daukazuna berritu. Webgunea diseinatuko dizugu.
Publizitate eta marketin kanpainetarako irudia prestatuko dizugu.

Jarri gurekin harremanetan